Zure fidantza itzultzeko eska dezakezula jakinarazten dizugu 2024ko apirilaren 30era arte.
Gogorarazten dizugu 2022ko abonuaren fidantza itzultzeko eskatu ez baduzu, 2023ko abenduaren 31ra arte duzula.
Fidantza itzultzen zaizun arte,beharrezkoa da abonuak gordetzea erabili dituzun formatuetan, fisikoan edo digitalean, bai eta erosketa tiketa edo egiaztagiria ere, prozesuan zehar gerta daitekeen edozein ezbeharren aurrean.
Fidantza automatikoki itzuliko zaizu maiatzaren 9tik 20ra bitartean ordainketa erosi zenuen txartelean, baldin eta gutxienez 16 bidaia egin badituzu eta zure abonua iruzurraren aurkako neurriak bete ez dituztenen zerrendan sartuta ez badago.
Maiatzaren 20aren ondoren itzulketa jaso ez baduzu, Bezeroaren Arretarako gune batera joan beharko duzu Itzulketa Formularioa betetzera zure datuak adieraziz, zure kasua berrikusi ahal izateko.
Maiatzaren 16tik aurrera, itzulketa eskatu ahal izango duzu edozein salmenta-puntu do Bezeroaren Arretarako gunetan. Zure abonua NANarekin edo IFZ/ AIZekin batera aurkeztu beharko duzu, baita eskura duzun edozein erosketa-txartel edo -egiaztagiri ere.
Edozein gorabehera dela-eta ezin bazaizu fidantza itzuli, Itzulketa Formularioa bete beharko duzu, zure datuak adieraziz. Zure eskaera Postventako langileek aztertuko dute, eta itzulketa bidezkoa den ala ez adieraziko dizute.
Fidantza itzultzeko baldintza horiek ez zaizkie aplikatuko Rodalies de Catalunyako (Aldiriko eta eskualdekoak) eta Zabalera Metrikoko zerbitzuetako ISO / banda magnetiko formatuko abonuei.