Cercanías Santander

Azken eguneratzea: 2025/09/1

Abuztuaren 4tik aurrera, 2025eko hirugarren lauhilekorako Doako Abonuak eskuratu daitezke, irailaren 1etik abenduaren 31ra arte baliodunak.

Jakinarazten dizugu 2025eko Irailak 17an hasiko dela lehen lauhilekoko abonamenduaren itzulera, eta urte bete duzula itzulera eskatzeko.

 

Garrantzitsua, gogoratu

 

Ez ahaztu fidantza itzuli arte, ezinbestekoa dela abonua (digitalen QRa edo fisikoen TSC), tiketa edo-egiaztagiria gordetzea. Dokumentu horiek beharrezkoak izan daitezke itzulketa izapidetzeko edo prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.

  • Banku-txartelarekin ordaindu bazenuen

Banku-txartelarekin ordaindu bazenuen, ez duzu inolako kudeaketarik egin beharko: Fidantza automatikoki itzuliko da irailak 17 eta 30 bitartean, betiere, gutxienez 16 bidaia egin badituzu eta zure txartela ez badago iruzurren aurkako neurrien arau-hausteen zerrendan sartuta.

Irailak 30n ez baduzu itzulketarik jaso, bezeroaren arretarako gune batera joan beharko duzu eta Itzulketa Formularioa bete, zure kasua berrikusi ahal izateko.

  • Eskudiruz ordaindutako kasuetan

Fidantza eskudirutan ordaindu baduzu, irailak 17tik aurrera edozein salmenta-puntutan itzulketa eska dezakezu. Horretarako, abonua, NANa eta ordainagiria aurkeztu beharko dituzu. Edozein gorabehera dela-eta une horretan dirua itzuli ezin bada, Itzulketa-inprimakia bete beharko duzu zure datu guztiekin. Gure salmenta-osteko langileek kasua berrikusiko dute, eta gordailututako zenbatekoa itzuli behar den ala ez adieraziz erantzungo dizute.

2025eko hirugarren lauhilekoan, irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, Renferen abonuen doakotasunaz baliatzen jarrai dezakezu eta zure Hurbileko sareko edozein geltokira bidaiatu.

 

Ohiko bidaiarientzako doako abonua nola erosi eta nola erabili kontatuko dizugu. Lortu ezazu zure abonua ohiko erosketa-puntuetan: autosalmentako makinak eta geltokiko leihatilak. Ez ezazu azken momenturako utzi!

 

Zer da eta nola lor dezaket?

  • Abonuak 4 hilabetez balio du (2025eko abuztuaren 31ra bitartean da).
  • Abonua erosteko aldez aurretik izena eman behar duzu renfe.com helbidean edo Renfe eta Renfe Cercanías aplikazioetan.
  • Ohiko erosketa-puntuetan erosi dezakezu: Renfe Cercanías aplikazioa, autosalmentako makinak eta geltokiko leihatilak.
  • Abonua doakoa da, baina erosteko 10 euroko fidantza ordaindu behar da. Ordainketa kreditu-/zordunketa-txartelaren bidez egitea gomendatzen dizugu.
  • Fidantza automatikoki itzuliko da zure txartelera abonuak balioko duen 4 hilabeteak amaitzean, baldin eta gutxienez 16 bidaia egin badituzu (gogora ezazu zure abonua balioztatu behar duzula bidaia bakoitza hastean, eta kasu batzuetan, irteeran ere balioztatu behar da).
  • Doako abonuaren fidantza itzuli arte, ezinbestekoa da zure abonua erabiltzeko erabiltzen duzun TSC txartela gordetzea, bai eta edozein tiketa edo erosketa-froga ere, beharrezkoa izan baita fidantza itzultzeko eskatzeko edo prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.