Nola erregistratu Renfe-ren App-ean

Nola erregistratuko naiz?

Erregistratzeko, balio duen helbide elektroniko bat eta pasahitza eman beharko dira; baita datu pertsonalak ere: izen-abizenak, nortasun-agiria eta telefonoa. Erregistratu ondoren, Renfe-ren zerbitzuak ikus daitezke: fidelizazioa, lotutako txartelak, bidaiak eta abar.

Nortasun-agiria eta bigarren abizena aukerakoak izango dira (Apple) aplikazio honetan; eta, gainera, erregistratu ondoren, erabiltzailearen datu batzuk alda ditzakezu, beharrezkoa bada.

Erregistro horrek Renfe-ren app eta online salmenta guztietan balio du.

 

Pribatutasun-politika eta baldintzak.

Erregistroaren barruan, pribatutasun-politika onartu egin behar da, eta sustapenak jasotzeko baimena eta hirugarrenei datuak komunikatzeko baimena hautatzeko aukera ere eskaintzen da.

Gainera, Renfe-ren pribatutasun-politika orokorraren eta gordetzen diren enpresaren jabetza intelektualaren eskubideen esteka baten berri ere ematen da.