Trena da berotze globalaren aurkako borrokan eta mugikortasun jasangarriago bat lortzeko aliatu handia. Distantzia luzeko bidaietan hegazkinak eta autoak ordezteko bitarteko aproposena izateaz gain, are garrantzitsuagoa dena, eguneroko mugikortasuna artikulatzeko paper nagusia du bere kontsumoaren gaitasun eta eraginkortasunagatik: hiri handietakoa eta egunero lanera, ikastera edo gainerako errutinetarako egiten ditugun milioika distantzia labur eta ertaineko bidaietarako.

3.000 milioi euro inbertitu ditugu tren berriak erosten Renfek zerbitzu publikoak emateko erabiltzen duen flota berritzeko, hau da, Cercanías eta Media Distancia trenak.

 

Nolakoa izango da Cercanías trena etorkizun hurbilean?

  • Edukiera handia: gutxienez 900 eserleku dituzten trenak (100 metro dauzkatenen kasuan), hau da, egungo Civia (egungo edukiera handiena duten Cercanías trenak) tren flota baino % 20 edukiera handiagoa izango dute. EDUKIERA OSO HANDIKO trenek 200 metro izango dituzte eta, berez, edukiera bikoitza izango dute.
  • Okupazio-aldaketetara egoki daitezkeenak. 100 eta 200 metroko trenak, behar izanez gero, luzatu daitezkeen trenak izango dira, eta horrela, hobeto moldatu ahal izango da bere zerbitzua sasoiak edo helmugak eskatzen duen errealitatera.
  • Irisgarriak. Tren barneko irisgarritasunean eta erosotasunean egindako azken aldaketekin, mugikortasun urriko pertsona gehiago sartu ahal izango dira, gutxienez koskarik gabeko 6 ate izango direlako, eta bizikletak, haur-kotxeak eta ekipaje handiak jartzeko guneak izango dituztelako.
  • Konektatuta. Bidaiarientzat doako wifia duten trenak. Tren adimendun konfiguragarriak izango dira, etorkizuneko kontzeptuetara eboluzionatzeko, hiri-mugikortasun integratuagoa eta konektatuagoa lortzeko.
  • Isurketa-tasa baxuak. Cercanías tren berriek tren barneko irisgarritasunarekin eta erosotasunarekin lotutako azken aurrerapenak izango dituzte, mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak izango dira eta ikusmen- edo entzumen-desgaitasun bat duten pertsonentzat egokituak egongo dira. Gainera, bizikletak eta haur-kotxeak jartzeko guneak izango dituzte, baita bidaiarientzako doako wifi-zerbitzua ere.

Nolakoa izango da Media Distancia?

Moldaerraztasun bera bilatzen da Media Distancia trenetan. Erosiko diren trenak elektrikoak eta hibridoak izango dira. Azken horiek bagoi-sorgailu bat izango du elektrifikatu gabeko bideetako trakziorako eta ingurumena errespetatzen duten irtenbideetara eboluzionatzeko diseinatuko dira.

Trenak sarean zehar jorratzen ari diren azpiegitura-aldaketetara egokituko dira, eta dieselezko trenak elektrikoekin edo hibridoekin ordeztuko dira. Azken horiek lineak elektrifikatu arteko aldi iragankor horiek estaliko dituzte, eta elektrifikatutako eta elektrifikatu gabeko tarteetan ibili ahal izango dira.

Irisgarritasuna eta wifia tren barruan. Media Distancia tren berriek tren barruko irisgarritasunarekin eta erosotasunarekin lotutako azken aurrerapenak izango dituzte, mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak izango dira, bizikleta eta haur-kotxeak jartzeko guneak izango dituzte eta wifia izango dute bidaiarientzat. Trenak 200 km/h-ko abiaduran joan ahal izango dira katenarian, eta 160 km/h-an elektrifikatu gabeko lineetan, eta 3-5 bidaiari-bagoi izango dituzte.

Abiadura handia guztiontzat

El futuro de los servicios comerciales de Renfe Operadora, Alta velocidad y Larga Distancia, se va a desarrollar en el contexto de un mercado liberalizado. Ante las perspectivas de crecimiento de la demanda y de un nuevo modelo de viaje tendente al bajo coste, hemos sumado a nuestra flota 30 nuevos trenes de Alta Velocidad que conformarán la serie 106 y hemos adaptado algunos de nuestros trenes Ave para nuestra servicio Avlo.

Avlo

Gure flotako 112 serieko 30 trenetik 5 birmoldatu ditugu, Avlo zerbitzua emateko, prezio baxuko abiadura handia. Tren horiek klase bakar bat eskaintzen dute, ez dute kafetegi-bagoirik eta 438 eserleku dituzte entxufe batekin eserleku guztietan.

S-106

Tren horiek Renferen 106 seriea osatuko dute, eta 330 km/h-ko abiadurara iritsi ahal izango dira. Hamaika bagoik osatuko dute eta, guztira, 521 eserleku banatuko dira, diseinatutako klaseen arabera, 2+2 eta 3+2 eserlekuko errenkadetan, guztiak higidura-noranzkora begira jar daitezkeenak. La capacidad de los trenes de esta serie es mayor de cualquiera de los demás trenes que prestan los servicios comerciales.