Europatik datozen funtsak enplegua sortzeko eta Europako ekonomia eta ingurumen jasangarri eta osasuntsuan inbertitzera bideratzen dira.

Egitura-funtsen eta Kohesio-funtsen helburua erkidego-mailan ekonomia- eta gizarte-kohesio handiagoa lortzea da, estatu-kideek garatutako eta helburu hori lortzeko gastu publikoko politikak batera elkarrekin finantzatuta.

Next Generation dirulaguntzak COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozial larria arintzeko eta Europako ekonomiak eraldatzeko sortu ziren, ekonomia berdeagoak, digitalagoak eta erresilienteagoak bihurtzeko.