Aurrerapen teknologikoei esker, salgaiak trenbidez garraiatzea jasangarriagoa eta lehiakorragoa bilakatzea ari da. Horregatik, sistemaren deskarbonizazio, digitalizazio eta hobekuntza proiektua jarri du abian Renfe Mercancíasek, eta 122,7 milioi euro bdieratu ditu proiektura. Guztiaren ia heren bat, 37,3 milioi, Next Generation funtsekin finantzatuko dute.

Inbertsio honekin plataforma eta bagoiak erosiko dira, baitaherrestatze gaitasun altukoeta jatorri % 100 berriztagarritik ateratako energia elektrikoa erabiltzen duten lokotomor elektrikoak ere. Era berean, zarata gutxitzeko sistemak jarriko dira bagoietan, bai eta ERTMS segurtasun sistema lokomotoretan, eta material gurpilduna identifikatu eta jarraitzeko teknologia berriak ere gehituko dira.

Aurrekoari jarraiki, zabalera iberiko eta estandarera egokitzeko bogiedun 149 bagoi eroskiko dira, bi sortako lizitazio batean.

Lehenengoak SGNSS motako 60 oineko 74 bagoi izango ditu, gehienez ere ardatz bakoitzeko 22,5 tonako kargarako eta 100 km/h-ko abiadurarako eraiki beharko direnak, eta Akople Digital Automatikoa erabiltzeko gai izan beharko dira.

Bigarrena SDGGMRSS motako erdiatoiak eramateko 75 bagoik osatuko dute, ardatz bakoitzeko gehienez 22,5 tonako karga 100 km/h-ko abiadurarako
eraikiak.  

Renferen Administrazio Batzordeak Stadler Rail-eri esleitu dio indar handiko eta zabalera estandarreko 12 lokomotor elektrikoren eraikuntza eta mantentzea, 15 urtez. Esleipenaren balioa 136,7 milioi eurokoa da eta Europar Batasunak finantzatuko du zati bat, 15 milioi euroko diru-laguntza onetsi baitu proiektu honentzako, Next Generation Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziarako planaren markoan.

Kontratatutako lokomotoreak Mediterraneoko Korridorera bideratuko ditu Renfek, eta bertan, Trenbideen Azpiegituren Administratzailea, ADIF, UIC zabalera estandarra ezartzen ari da Interes Orokorreko Trenbide Sarean (RFIG), eta horrek esan nahi du salgaien trenen gehieneko luzera 750 metroraino iritsiko dela.

Indar handiko lokomotorei esker, nazioko eta nazioarteko trafikoak handitzeko aukera izango du Renfek Mercancias-ek eta hazkunde-aukera berriak ekarriko dizkio horrek, konpainiaren jardueran eragin positiboa izanez.