2019an, 2,5 Twh energia elektriko berde erosi genituen (Jatorri-bermearen ziurtagiriekin), gure ibilgailu elektriko guztien trakzio-energia lortzeko, hau da, gure trafikoaren % 80. Horrek Espainiako energia berriztagarrien azken kontsumitzaile handiena bihurtu du Renfe (gurean herrialdean kontsumitzen den energia elektriko berriztagarriaren % 2,6 baino gehiago) eta 2030era arte 7 milioi tona CO2 gutxiago isuriko da operatzen dugun trenbide-sarean.
Gure trenetako batzuek diesela kontsumitzen dute (gure trafikoaren % 20 inguru). Alternatiba baten bila ari gara, pixkana energia garbiagoekin (Gas natural likidoa), edo tokiko kutsadura eta berotegi-efekturik ez duten erregaiekin (hidrogeno-bateriak) ordezteko.
Gure trenetan ez ezik, energia "berdea" erostea eta energia berriztagarriak ekoiztea sustatzen ditugu gure instalazioetan.
Energia berriztagarrietan oinarritutako energia elektrikoaren sorkuntza % 35 eta % 45 artekoa da, urtearen arabera. Beraz, kuota horren zati bat trenbiderako erabiliz gero, trenbidearen deskarbonizazioa, guztira, % 73,6koa izango litzateke.
Gidatze eraginkorra ezinbestekoa da gure 5.200 makinisten eguneroko jardueran. Eta aurrezkia ia % 30era arte iristen da.
Balazta birsortzailea balaztatzerakoan motorrak energia sortzen duen teknologia bat da, honen erabileraren ondorioz, Alta Velocidad trenek energiaren %6 eta %10 artean itzultzen dute sarera eta Aldirietako trenek %40eraino.
Beste gakoa trenak dira. Trenak berritzeko unean errendimendua maximizatu nahi izan da gutxieneko energia-kontsumo baten bidez. Trenek modu eranginkorrean gidatzeko sistemak dituzte integratuta, gidatze automatikoko moduetan.
Klima-aldaketaren aurka jarduteko trenbideen ingurumen jasangarritasunaren abantailak are handiagoak izan daitezke. Horregatik, Renfen Adif eta Adif Alta Velocidad-ekin elkartu gara Klima-aldaketari aurre egiteko plan nagusia sustatzeko. Plan hau 4 ildo estrategikotan egituratzen da: energiaren kudeaketa, energia-eraginkortasuna, deskarbonizazioa eta kultura. Konpromiso handi batean laburbildu dezakegu: 2030erako 9,9 milioi tona Co2 murriztea eta 250 milioi euro baino gehiago aurreztea kanpoko kostuetan.