Renfe-Operadora lau merkataritza-sozietateetan egitura zen 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, uztailaren 20ko 22/2012 Errege dekretu-legeak dioen moduan. Enpresa-eredu berri horren xedea liberalizatutako merkatu batean lehiatzeko prestatzea da, Renfe-Operadora osatu den estatuko lau sozietateren bidez: Renfe Viajeros, S.A., Renfe Mercancías, S.A., Renfe Ingeniería y Mantenimiento, S.A. eta Renfe Alquiler de Material Ferroviario, S.A.
Berrantolaketaren helburua Renfe-Operadora enpresak marko egokia izatea da liberalizazio-prozesuari eta trenbide-sektorearen lehia irekierari ekin eta hura dinamizatzeko, baita sozietateei dagokien nortasun juridikoa ematea ere. Hala, balantzeek eta irabazien eta galeren kontuak enpresako eta zerbitzu publikoko erabakiak hartzeko oinarri izango dira.
Eredu hori Renfe-Operadora Enpresa-erakunde publikoaren mende antolatzen da, lau sozietateen akzioen % 100aren jabea baita, eta, matrize gisa,
taldearen negozio-politika eta -estrategia definitzeko, eta kudeaketa eraginkorra bilatzeaz arduratzen den funtzio korporatiboak eta zerbitzuak ere bai.
Antolaketa-eredu berri horren informazioa ekonomikoa 2013ko ekitaldian hasten zen, eta aurreko ekitaldietako informazioa modu integratuan mantendu da Renfe-Operadora Taldean.