Euskal Autonomia Erkidegoan Abiadura Handiko linea eraikitzeko ETS Astigarraga-Irun tartean egiten ari den lanak direla eta, lineari jarraipena emateko eta Frantziako mugarekin lotura egiteko, martxoaren 7tik aurrera Hernani-Martutene tartean trenak bide bakar batetik baino ez dira ibiliko. Hori dela eta, Gipuzkoako aldirietako zerbitzua birmoldatu egin behar da, aurreko maiztasunak mantentzen dituzten ordutegi berriak ezarriz.

Irun eta Bentak geltokietako bidaiariek Euskotren-ren Topo linea erabili dezakete Irun eta Pasaia artean. Renferen Aldiriko txartelarekin tren aldaketa egin dezakete.

Aldiriko txartelak dituzten bidaiariek “Regional Exprés” eta “Distantzia Ertaineko trenak” erabili ahal izango dituzte Donostiako nukleoko geltokien artean

Informazio gehiago 943841251 eta 912320320 telefonoetan, Gipuzkoako Aldiriko geltokietan, www.renfe.com webgunean eta @InfoRenfe Twitter kontuan eskura daiteke.