• Hernani eta Lezo/Errenteria arteko autobus zerbitzua Aldiriko trenentzat
  • Distantzia Ertaineko zerbitzuek errepidez egingo dute Irun eta Andoain arteko tartea
  •  Distantzia Luzeko trenetako bidaiariek ere autobusez egingo dute bidaiaren zati bat
     

Irun eta Hernani artean Adif eta ETS egiten ari diren obra batzuk direla medio, geltoki horietan arteko trenen zirkulazioa bertan behera geratuko da ekainaren 4an eta 5ean.
Trenen zirkulazioa bertan behera uztea arintzeko, Renfek tren guztietarako Errepide bidezko Garraio Plana ezarri du bi egun horietarako:

Aldiriko trenak
Hernani – Donostia – Pasaia - Lezo/Errenteria artean, eta buelta: zerbitzu alternatiboa autobusetan
Loiola, Martutene, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrerako geltokietarako zerbitzu alternatiboa mikrobusekin egingo da.
Irungo eta Bentaseko bidaiarientzat: zerbitzu alternatiboa Euskotrenean, Pasaiaraino/Pasaiatik. Euskotrenek zerbitzurik ematen ez duen goizeko lehen orduetan eta arratsaldeko azken orduetan, ordezko zerbitzua autobusez egingo da.

Distantzia Ertaineko trenak:
Ekainaren 4an eta 5ean Andoain eta Iruneko geltokien arteko tartea autobusez egingo da bi noranzkoetan, eta ibilbidearen gainerako geltokietan loturak eta geldialdiak egingo dira.

Distantzia Luzeko trenak:
Irun eta Donostia abiapuntu eta helmugatzat duten Distantzia Luzeko trenetako bidaiariek ere autobusez egingo dute bidaiaren zati bat:
Irun - Madril Chamartín: ekainaren 4an eta 5ean Donostiatik eta Irundik autobusez joango dira Tolosara eta alderantziz.
Donostia - Coruña eta Vigo: ekainaren 4an eta 5ean Zumarraga eta Donostiatik autobusez joango dira Gasteizera eta alderantziz.
Bartzelona - Donostia: ekainaren 3an, 4an eta 5ean Iruñetik autobusez joango dira Zumarragara eta Donostiara.
Donostiatik Bartzelonara: ekainaren 4an, 5ean eta 6an Zumarragatik eta Donostiatik autobusez joango dira Iruñera.

 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.