•  Azpiko pasabide berriak erabilera edo zerbitzu bikoitza eskaintzen du; izan ere, geltoki berrira iristeko sarbidea izateaz gain, inguruko iragazkortasuna areagotzen du, modu seguru eta irisgarrian lotzen baititu Karabel auzoa eta Hernani erdigunea.
  • Egindako hobekuntza guztiek Adif eta Renferen irisgarritasun araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Irisgarritasunaren Legea betetzen dituzte.

Renfek Hernani Erdia Aldirietako geltoki berriko obrak bukatu berri ditu. Obra hauekin 3.651.996,90 euroko inbertsioa egin da. Jarduketa honetan trenbideen azpitik pasabide berri bat egin da, eta bertan dago geltoki berria; nasetara iristeko bi igogailu berri ditu orain, eta bi markesina berri ere instalatu dira nasa berrietan, katenaria zutoinak lekualdatuz; gainera, zeuden nasak handitu egin dira, une honetako babesgunea birgaitu egin da eta LED motako argiztapen berria jarri da nasa eta markesinan zein azpiko pasabidean.
Geltoki berria aurretik Irunera joateko noranzkoan zegoenetik lekualdatu da, eta zenbait esku hartzeren emaitza da; helburu nagusia erabiltzaileak instalazioetara iritsi eta bertatik ibiltzea erraztea izan da, bereziki mugikortasun murriztua duten pertsonen kasuan; hala, geltokira eta nasetara iristeko sarbidean ez dago oztoporik, eskailera eta igogailuen bi gune berriei esker. Jarduketak honako hauek izan dira:
- Nasa zaharrak handitzea, errailetik 68 cm-ko mailara iritsiz, 160 metroko tartean, nasa berriak eginez; horietan guztietan ez labaintzeko zoladura jarri da, baita segurtasuna bermatzeko ertzetan behar diren elementu guztiak ere.

- Markesinak eraiki dira bi nasetan, eta nasetara iristeko igogailu eta eskaileretara iristen dira; horrez gain, geltokira sartu eta bidaiariak egoteko azalera gehigarri bat ere badago.

- Trenbideen azpiko pasabidea egitea; sarbidea trenbideen bi aldeetatik dauka, eta barruan sarbideen kontrol bakarra dago. Pasabide hori igogailu eta eskailera bidez dago nasekin konektatuta. Eskailera eta aldapa berriak urbanizazio berri baten parte dira orain eta Olaeta plazatik zein Balantxa kaletik pasabidera iristeko aukera ematen dute.

- Azpiko pasabide berriak erabilera edo zerbitzu bikoitza eskaintzen du; izan ere, geltoki berrira iristeko sarbidea izateaz gain, inguruko iragazkortasuna areagotzen du, modu seguru eta irisgarrian lotzen baititu Karabel auzoa eta Hernani erdigunea.

- Esku hartzeak ukitutako seinalizazio, ekipamendu, argiztapen eta altzari elementu eta instalazio guztiak egokitzea, berrinstalatzea eta kokatzea; horrez gain, instalazioei hornidurak emateko hargune bikoitza ere egin da.

- Telebista zirkuitu itxi baten sistema berria instalatu da, baita bidegabe sartzearen aurkako sistemarako ekipamendu berria ere.

Egindako hobekuntza guztiek Adif eta Renferen irisgarritasun araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Irisgarritasunaren Legea betetzen dituzte.

Aldirietako 1.600 bidaiari egunero
Hernani Erdia geltokia Aldirietako Irun-Brinkola linearen parte da, eta gune osoko seigarren geltokirik handiena da eguneko bidaiari kopuruari dagokionez (Donostia, Gros, Tolosa, Beasain eta Tolosa Erdiaren atzetik). Hortaz, geltoki horretan sortutako joan-etorrien eguneko batez besteko kopurua (lanegunetan) 1.600 bidaiarikoa da eguneko.

Horren haritik, Hernani Erdia geltokiko bezeroek egunero Aldirietako 73 treneko eskaintza daukate lanegunetan; horietatik 14 CIVIS erdizuzenak dira, eta Distantzia Ertaineko 6 tren, Aldirietako bidaiariek erabili ahal dituztenak. Zerbitzuak estrategikoki goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko puntako orduetan jarri dira. Zerbitzu horiei esker, Hernani Erditik Donostiara arteko tartea 10 minututan egiten da, eta eguneko mugikortasun handieneko une batzuetan ez da tarteko geltoki batzuetan geldialdirik egiten.

Jarduketa hauek lagungarriak dira Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen, hain zuzen ere bederatzigarrena, azpiegitura fidagarri, jasangarri eta kalitatezkoak garatzea sustatzen duena, eta hamaikagarrena, hiri inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriak lortzeko helburu nagusiaren barruan garraio sistema seguru, jasangarri eta irisgarrietara sarbidea ematea lortu nahi duena.

 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.