• Ordutegi berria indarrean sartzen denean, Bilbo eta Laudio arteko igarotze maiztasuna 15 minutukoa izango da, bideko geltoki guztietan geldituta.
  • Orduñara doazen eta handik datozen erabiltzaileek 30 minutuko maiztasuna izango dute astelehenetik igandera, 5:00etatik 23:35era.
  • Bidaiari gehien dauden orduetan, 16 Civis zerbitzu egongo dira, hau da, eskari handieneko geltokietan gelditu eta bidaia azkarrago egiten duten erdizuzeneko trenak.
  • Gabonetan ordutegia murriztu egingo da abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra

Ordu tarteen arabera egindako bidaiari kopuruaren analisiaren ondorioz, eta bezeroen zein trenbide sareko udalerrietako ordezkari instituzionalen eskariei erantzuna emateko, Renfek C3 (Bilbo-Orduña) linearen ordutegia aldatuko du datorren abenduaren 23tik (astelehena) aurrera. Aldaketa horrek puntualtasuna, erosotasuna eta fidagarritasuna hobetuko ditu bezeroentzat, aldirietako trenen zirkulazio erregularretan.

Berrikuntza nagusien artean, bereziki nabarmentzekoa da 16 Civis zerbitzuren abiaraztea. Zirkulazio horiek 8 geldialdi izango dituzte bakarrik, eskari handieneko geltokietako erabiltzaileei bidaia denbora laburragoa eskaintzeko. Erdizuzeneko tren horiek astelehenetik ostiralera zirkulatuko dute, lanegunetan, udan eta Gabonetan izan ezik.

Horrez gain, ordutegi berriari esker, Bilbo eta Orduña arteko zerbitzu bat sortuko da, 30 minutuko igarotze maiztasunarekin, astelehenetik igandera, 5:00etatik 23:35era. Horrela, orain arte indarrean zegoen asteburuetako eskaintza areagotu egingo da; izan ere, Orduña jatorri/helmuga duten egungo 55 trenetatik 76 trenera igaroko da, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Orduñarako zerbitzuaren luzapenaren ondorioz, Bilbotik Laudiora joateko trena hartzen duten erabiltzaileek 15 minutu oro izango dituzte irteerak, ibilbideko geltoki guztietan geltokia izanda (udako hilabeteetan izan ezik, orduan astelehenetik ostiralera izango baitira).

Gabonetako ordutegi berezia
Gabonetako ospakizunak direla medio, Renfek C3 (Bilbo-Orduña) linearen ordutegia moldatu egingo du abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra. Horrek zerbitzuak arinki murriztea ekarriko du.

Abenduaren 24an eta 31n Aldirietako C3 linearen azken trenak 21:05etatik Bilbotik eta 21:34 Orduñatik abiatuko dira. Abenduaren 25ean lehenengo trenak goizeko 10:35etik aurrera egongo dira martxan, eta urtarrilaren 1ean 07:05etik aurrera.

Ordutegi aldaketa ohiko kanaletatik jakinaraziko du Renfek eta renfe.com webgunean ere kontsultatu ahalko dira.
 

Orain, Alta Velocidad trenetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Ezagutu helmuga guztiak, 29 eurotik hasita. Kaixo, bonjour!