•  Autobus zerbitzua Hernani, Pasaia eta Irun artean Aldirietako trenen kasuan eta Andoain eta Irun artean Distantzia Ertaineko trenen kasuan
  • Distantzia Luzeko trenetako bidaiariek ere autobusez egingo dute bidaiaren zati bat, Irun abiapuntu eta helmuga dutenen kasuan

Bide azpiegiturako zenbait obra egin eta Iztuetako obra (Donostia) amaitzearen ondorioz, Hernani eta Hendaiako geltokien arteko trenen zirkulazioa bertan behera geratuko da, bi bideetan, urriaren 9an, 10ean, 11n eta 12an.


Aldirietako trenen kasuan, egunero autobus zerbitzua egongo da Hernani, Martutene, Loiola, Donostia, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera eta Pasaia artean, baita Pasaia eta Irun artean Topoa erabiltzea ere.
Brinkolarantz doazen autobusak 5 minutu lehenago abiatuko dira trenen ohiko ordutegiarekin erkatuta. Autobus guztiak Renfe adierazpenarekin identifikatuko dira eta Aldirietako geltokietatik gertuko hiri autobusen geltokietan egingo dituzte geldialdiak.


Distantzia Ertaineko trenak:
Autobus aldaketa Irun eta Andoaingo geltokiaren artean egingo da.


Distantzia Luzeko trenak:
Distantzia Luzeko trenetako bidaiariek ere autobusez egingo dute bidaiaren zati bat, Irun abiapuntu eta helmuga dutenen kasuan: Madril Chamartín (Tolosan); Coruña eta Vigo (Gasteizen) eta Bartzelona (Iruñean).

 

 

CONFIGURAR