• Aldiriko zerbitzuen baitan 6 tren berezi jarriko dira martxan korrikalarientzat

Behobia-San Sebastián lasterketa herrikoiaren 56. edizioa igandean ospatuko denez, azaroak 14, Renfek, lasterketaren antolakuntzarekin batera, garraio plangintza berezia antolatu du.

Plangintza horren baitan Aldiriko tren bereziak martxan jartzean eta lasterkarientzako txartel esklusiboa aurretiaz saltzea aurreikusi da, euro bateko prezioan; hala, korrikalariek Renferen edozein geltokitik Irunera bidaiatu ahalko dute eta handik lotura autobusak erabili ahalko dituzte. Aipatutako txartelak dagoeneko salgai daude salmenta automatikoko makinetan eta leihatiletan.

Renfe Aldiriek lasterkarientzako 6 tren berezi jarri dituzte Irunera iristeko. Plangintza berri hau martxan jartzean 4.000 plaza gehigarri eskainiko dira jaiegun bateko ohiko zerbitzuarekin alderatuta.

Lasterketa hasteko ordutegia kontuan hartuta, Irunera iristeko Aldirietako tren bereziak honela finkatu dira:

• Zumarraga - Irun, 7:00, 7:35 eta 8:45.
• Tolosa - Irun, 7:18, 7:31, 8:05, 8:40 eta 9:16.
• Brinkola - Irún, 7:27 eta 8:37.
• Donostia-San Sebastián-Irun, 7:48, 7:56, 8:35, 9:10, 9:46 eta 10:08.

Irunera Aldirietako garraioan iritsi eta antolaketak lasterketaren hasierara autobusez gerturatzeko konbinazioa (CD Fortuna, http://www.behobia-sansebastian.com/index.php) arrakastatsua izan da aurreko urteetan ospatutako lasterketa, horrelako ezaugarriak dituen lasterketa herrikoi honen prezio eta zerbitzuen ezaugarri aitzindariak kontuan hartuz.

CONFIGURAR