• Gasteiztik abiatu eta bertara iritsitako trenen eskaintza 41 trenekoa zen lehen asteko, eta orain 85 trenekoa izango da.
  •  La oferta de trenes con origen y destino Vitoria-Gasteiz ha pasado de 41 a 85 trenes semanales
  • La recuperación completa de la programación se realizará de manera progresiva, de acuerdo a la evolución de la demanda

Renfek areagotu egin du Gasteiztik abiatu eta bertara iritsitako distantzia ertaineko tren kopurua, ekainaren 22tik, astelehena, zerbitzuak mailaka berrezartzeari esker. Asteko eskaintza 41 trenekoa zen lehen eta orain, berriz, 85 trenekoa izango da.

Donostia- Gasteiz–Miranda de Ebro ibilbidean asteko 14 trenetatik 44 trenera igaroko gara. Eta Miranda de Ebro –Gasteiz –Iruña ibilbidean, berriz, asteko 27 tren ibili beharrean 41 tren ibiliko dira. Renfek gaur egun Euskadin ematen duen distantzia ertaineko zerbitzuak 2020ko martxoaren 14a baino lehenagoko ohiko zerbitzuaren %62 hartzen du.

Zerbitzu horietan programazioa erabat berrezartzeari ekingo zaio, mailaka, eta, horretarako, eskariaren bilakaerari erreparatuko zaio. Gasteiz hiriak Madril, Bartzelona eta Galiziarekin dituen konexioen kasuan, programazioa ez da aldatu; egunero Alvia tren bat abiatzen da noranzko bakoitzean Madril, Bartzelona eta Galiziarantz; zerbitzuak areagotu egingo dira trenen okupazioaren eta eskariaren bilakaeraren arabera, harik eta krisi aurreko eskaintza modu mailakatuan berrezarri arte.

Trenetan segurtasunez bidaiatzea

Renfek bidaiarien garraiorako COVID-19aren aurreko AENOR ziurtagiria lortu du, konpainiak zerbitzu komertzialetan ezarritako protokoloak ebaluatu ondoreon, Ave, Alvia, Euromed eta Intercity trenei dagokienez. Jarraian, zerbitzu publikoekin ere gauza bera egingo da (aldiriak eta distantzia ertainak); hala, Renfeko flota osoak izango du ziurtagiria.

Ekimen honen helburua bidaiatzerakoan bidaiariei erabateko konfiantza ematea da eta, hala, trenez bidaiatzeko mugikortasun ohiturak berreskuratzea, konfinamendutik ateratzeko fase honetan alderdi erabakigarria baita normaltasunera arrakastaz itzultzeko.

AENORREK ziurtatutako Renferen protokoloetan bidaiari batek zerbitzuarekin kontaktua duen une oro aurreikusi da, bidaia hasi aurretik, bidaian zehar zein ondoren.

Hala, check-in eta trenetara sartzeko prozesuak, bidaiarien banaketa, trenen barruko garbiketa eta desinfekzioa bezalako prozesuak bildu dira, baita bidaiariak eta langileak babesteko bestelako neurriak ere.

Renfek gogorarazi nahi du bidaian zehar bidaiari guztiek maskara jantzi behar dutela tren barruan.

Dorada Txartelaren baldintzak hobetu egin dira

Bestalde, ekainaren 22tik, astelehena, Dorada Txartela larunbatetan %40ko deskontuekin erabil daiteke; orain arte larunbatetan deskontua %25ekoa izaten zen, baina orain deskontu hori astelehenetan aplikatuko da. Hala, eskari handieneko asteko egun batean deskonturik handiena aplikatu ahalko da.

38 milioi eurotik gorako kopurua itzuli zaie bezeroei

Osasun krisian zehar Renfek, orotara, 38,6 milioi euroko kopurua itzuli die bezeroei, alarma egoeran bertan behera utzitako ia milioi bat txartelei dagokienez, Ave, Distantzia Luzea, Avant, Distantzia Ertaina eta Avlo trenetan bidaiatzeko txartelak, hain zuzen ere.