• Martxoaren 2 eta 3ko goizaldeetan gaueko trenek funtzionatuko dute

Renfek Donostiako Aldirien gunea indartzeko plan berezia diseinatu du bidaiariak Tolosako inauterietara joatea errazteko. Martxoaren 2tik, igandea, martxoaren 4ko goizera, asteartea, Renfek 27.600 plazako errefortzua eskainiko du ohiko zerbitzura gehituko dizkien 46 tren bereziei esker.

Etenik gabeko zerbitzua Gipuzkoako Aldirietan

Renfek etenik gabeko Aldirien zerbitzua eskainiko du igande goizeko lehen ordutik (hilak 2) asteartera arte, hilak 4, Tolosako inauterietara joaten diren pertsonen eskari handiari aurre egiteko. Bidaiaririk gehien ibiltzen den orduetan tren batzuek edukiera bikoitza izango dute.

Irun eta Brinkola arteko eguneko zerbitzua 15 trenek indartuko dute igandean, hilak 11, eta astelehenean, hilak 12.

Aldirietako zerbitzuaren ordutegia luzatu egingo da ohiko ordutegiarekin alderatuta; izan ere, Irun eta Brinkola artean 8 gau treneko errefortzua eskainiko da martxoaren 3an eta 4an gauez. Igandetik astelehenera doan gauean eta astelehenetik asteartera doan gauean trenak gau osoan ibiliko dira, eta errefortzuak asteartean bukatuko dira, goizeko lehen orduan.

Gaueko tren berezi guztiak Tolosako Geltokitik abiatuko dira, eta ez dira Tolosa Erdiguneko geltokian geldituko; izan ere, geltoki hori itxita egongo da goizeko 05:00ak pasa arte. Egunean zehar, bi geltokiek normaltasunez funtzionatuko dute.

 

Orain, Alta Velocidad trenetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Ezagutu helmuga guztiak, 29 eurotik hasita. Kaixo, bonjour!