• Trenak hamabost minuturo su artifizialak ikusteko

Bilboko Aste Nagusia dela eta, Renferen zerbitzu arrunta, 2.400 zerbitzu erregularrek baino gehiagok osatzen dutena, konpainiak Aste Nagusian eskainiko dituen gaueko eta eguneko zerbitzuekin osatuko da; hala, Bilbo gune osorako egingo den eskaintza globala Aldirietako 2.756 zerbitzuk osatuko dute.

Renfe Aldirietan, gaueko zerbitzuan orotara goizaldeko 256 tren izango dira abuztuaren 19ko gauetik 26ko gauera. Trenak Bilbo gunea osatzen duten lau lerroetan ibiliko dira: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz), C-3 (Bilbo-Urduña) eta C-4 (Bilbo- Balmaseda/La Calzada).

Aste Nagusian Aldirien gaueko zerbitzuak oso harrera ona dauka, eta, horrenbestez, urtero jaietako 9 egunetan trenen etenik gabeko zirkulazioa eskaintzen da. Hala, Renfe Aldiriakek 35 urte daramatza Aste Nagusirako gaueko trenak programatzen.

Trenak hamabost minuturo su artifizialak ikusteko

Aste Nagusira begira Renfek hedatuko duen plangintzak gauetako trenen ordutegian ere izango du eragina. Ordu tarte intentsoena 21:00etatik 00:00etara artekoa izango da gauero (su artifizialekin bat etorriz, Bilboko jaietako ekitaldirik jendetsuena baita). Mugikortasuna maximoa izango da hiru ordu horietan, eta hegoaldeko linean (Barakaldo-Bilbo) trenen arteko maiztasuna 15 minutukoa izango da. Balmaseda eta Urduñako lineatan ere tren kopurua areagotu egingo da suak ikustera joateko.
Ohikoa den moduan, mugimendu handiena larunbatetan, abuztuak 19 eta 26, eta ostiralean, hilak 25, izatea aurreikusi da.

C-4 Aldiriak Bilbo-Balmaseda

Aurten ere Renfek tren zerbitzuak eskainiko ditu Aste Nagusian. Zirkulazio berezien plangintza gehitu egingo zaie C-4 linean erregularki ibiltzen diren trenei (Bilbo-Balmaseda/La Calzada). Horrez gain, goizaldeko tren bat Bilbotik Karrantzara joango da. Hala, Enkarterriko bizilagunek garraio publikoko aukera bat ere izango dute eskura Aste Nagusiko jai programazio zabalaz gozatu ahal izateko.

Geltoki estrategikoak

Bilboko erdigunean kokatutako geltokien artean jaietan gozatzeko puntu gakoetan kokatutako geltokiak nabarmendu behar dira. Jai gune bete-betean dauden Bilbao Abando eta La Concordia geltokiez gain, Santi Mamiko geltokia bereziki aproposa da La Pérgolara joateko; Ametzola eta Zabalburuko geltokiak, aldiz, zezen plazara joateko geltokirik onenak dira.
 

Orain, Alta Velocidad ternetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Erosi zure txartela ekainaren 21etik aurrera eta ezagutu helmuga berriak Renferekin, 19 eurotik aurrera. Kaixo, bonjour!