• Galtzarako geralekua zerbitzuz kanpo egongo da asteburuan

Balmasedan Erdi Aroko Azoka ospatuko denez, Renfek Balmasedara iristeko aldiriko trenen zerbitzua indartuko du maiatzaren 14an eta 15ean. Ohiko zirkulazioei jarraian zehaztutakoak gehituko zaizkie:

Sodupe-Balmaseda: 10:25 – 11:40 – 12:46.
Balmaseda-Bilbo: 20:24.

Horrez gain, bi egunetan tren guztiak Balmasedako geltokitik abiatuko dira eta bertan bukatuko dute ibilbidea; izan ere, Galtzarako geralekua zerbitzuz kanpo egongo da larunbatean eta igandean.
Tren bidezko garraioan plazak areagotzeko plangintza hau lagungarria izango da Garapen Jasangarrirako Helburuetako (GJH) hamahirugarrena lortzeko, Klimaren aldeko Ekintza izenburua duena, hain zuzen ere klima aldaketa eta horren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea eskatzen duena.

 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.