Renfek hainbat egokitze obra egingo ditu Miribillako Aldirietako geltokian erabiltzaileak instalazioetatik ibiltzea errazteko. Lanak 2024an hasiko dira; inbertsioak 253.241,48 euroko aurrekontua du eta betearazpen epea lau hilabetekoa da.
Hala, obrei esker gaur egungo zoladura egokitu eta aldatu egingo da bai nasetan, bai geltokira sartzeko atarian. Obrak osatzeko nasetan autobabes seinaleak egokitu eta pintura lanak egingo dira.
Aldirietako 1.500 bidaiari baino gehiago egunero
Miribillako geltokia Bilbo-Urduña C3 linean dago, eta 1.500 bidaiariren baino gehiagoren eskariari erantzuten dio egunero.
Aldirietako gaur egungo eskaintzari esker, Miribillan ia 75 tren geratzen dira egunero noranzko bakoitzean lanegunetan; aukera ona da egunero hiriguneetaraino mugitzeko, bereziki Bilbora.
Doako bonua
Renfek gogorarazi nahi du Bilboko Aldiri guztien tarifak joan den uztailean bateratzeari esker txartel berbera erabil daitekeela Aldirietako lau aukeretan, lehen egiten zen bezala bi txartel eskatu beharrik gabe.
Hau da, gaur egun Aldirietan doako bonuaren titularra den pertsona bat Santurtzi, Muskiz edo Urduñara badoa, doako bonu horrekin bidaiatu ahalko du Balmaseda/Galtzarara doan Aldirietako zerbitzuan.