• Lanen bidez, geltokiko nasa biak egokituko dira, gaur egungo luzera gainditzeko.
  • Hobekuntzek azpiegitura egokituko dute osaketa bikoitzean diharduten trenetara.
  • Obren osagarri, beste jarduketa batzuk ere egingo dira norberaren babeserako seinaleen egokitzapenean, elektrizitatean, argietan eta bezeroentzako neurrietan.

Renfek egokitzapen-obrak egingo ditu Ormaiztegiko Aldirietako geltokian, nasak egokitzeko eta, instalazioetan bertan, erabiltzaileen iragaitza zein tren-eragiketak errazteko. Lanak 2024an hasiko dira, aurrekontuaren araberako inbertsioa 863.935,89 eurokoa izango da eta betearazpenerako epea lau hilekoa izango da.

Hartara, kanalizazio-lanak eta beste ekintza batzuk egingo dira nasetan, eta zenbatekoa 487.059 eurokoa izango da. Horrez gain, 78.862 euroko lanak egingo dira elektrizitatean nahiz argietan; eta 20.131 eurokoak, obretan bezeroei arreta emateko neurrietan. Inbertsio horren osagarri, zenbait jarduketa ere egingo dira hondakinen kudeaketan zein eraispenean, segurtasunean nahiz osasunean eta kalitatearen kontrolean.

Aldirietako 100.000 bidaiari baino gehiago

Irun-Brinkola Aldirietako Ormaiztegiko geltokian, urteko eskaria 100.000 bidaiari baino gehiagokoa da. Aldirietako gaur egungo eskaintzari esker, geltokian 70 tren baino gehiago gelditzen dira eguneko. Hori dela eta, aukera ona da, egunero-egunero hiriguneetaraino eta, batez ere, Donostiaraino lekualdatzeko.
 

Orain, Alta Velocidad trenetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Ezagutu helmuga guztiak, 29 eurotik hasita. Kaixo, bonjour!