• Plangintza berezia 10:29tik 23:15era egongo da martxan

Hitzordu garrantzitsuak dauden aldiro ohikoa den moduan, Renfek Aldirietako zerbitzua indartuko du igandean, apirilak 10, 6.500 plaza gehigarri eskainiz, Korrika egun horretan iritsiko baita Donostiara. Plangintza berezi horri esker, bidaiari guztiak Tolosa-Donostia ibilbideko inguruko udalerrietatik Donostiara joatea erraztuko da.
Horren haritik, igandeetako Aldiriak ohiko zerbitzuaz gain, Renfek plangintza berezi bat ere antolatu du, hain zuzen ere 6 tren berezi jarriz (horietako hiru Tolosa eta Donostia artean, 10:29an, 11:20an eta 12:01ean eta beste hiru Donostiatik Tolosara itzultzeko, 20:15ean, 21:45ean eta 23:15ean); horietako askok konposizio bikoitza izango dute, itzultzea arratsaldeko azken ordura arte errazteko.
Horrez gain, Gipuzkoako Renfe Aldiriak zerbitzua Donostiara gerturatzeko aukerarik onenetako bat da, horren egun seinalatuan sarbide eta aparkalekuetan arazo ugari sortuko baitira.
Kalkuluen arabera, 6.500 plaza gehigarri horiek 4.000 ibilgailu baino gehiagoren zirkulazioa saihesten dute. Tolosa-Donostia ibilbidean, ibilgailu horiek 20 tona CO2 baino gehiago isurtzen dituzte.
Bestalde, Twitterreko mezu zuzen bidezko abisu zerbitzua, @InfoCercanías kontura lotutakoa, martxoaren 28an jarri zen martxan Donostia Aldirien gunean. Horri esker, erabiltzaileei aldez aurretik aukeratutako linea eta ordutegiei buruzko informazio guztia denbora errealean emango zaie.
 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.