• Tren bereziak egongo dira 9:25etan eta 10:46etan Tolosatik Zumarragara, eta 13:10etan Zumarragatik Irunera

Zumarragako Santa Luzia azoka dela eta, hurrengo larunbatean, abenduak 13, Renfek plaza gehigarrien bidez indartuko du Aldirietako zerbitzua, azokara joateko eta bertatik itzultzeko.

Tolosatik Zumarragara joateko, Renfe Aldirietako zerbitzuak tren bereziak jarriko ditu abian 9:25etan eta 10:46etan, jende-kopuru handieneko ordutegian Santa Luzia azokara joateko eta jaiegun horretaz gozatzen hasteko eta 13:10etan Zumarragatik Irunera itzulera errazteko.

Bestetik, egunaren gaineratikoan, Gipuzkoako Renfe Aldirietako zerbitzua erdialdeko geltokietara iristeko aukera onenetakoa izango da, egun horietan oso arazotsua delako hirietan sartzea eta aparkatzea.
 

Orain, Alta Velocidad trenetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Ezagutu helmuga guztiak, 29 eurotik hasita. Kaixo, bonjour!