Datorren ostegunean, abenduaren 21ean, San Tomas Azoka ospatuko denez, Renfek Aldirietako zerbitzua indartuko du eskari handieneko orduetan dabiltzan trenetan plaza gehigarriak eskainiz, hau da, 10:00etatik 12:45era, Donostiako erdigunera iritsi eta jai egunaz gozatzen hasteko tarte nagusian, hain zuzen ere.
Gabonetako ospakizunak direla medio, Renfe Aldirietako zerbitzuen ordutegiak egokitu egingo dira jaiegun eta bezperetan. Hala, Gabonetako lanegunetan ez da tren eskaintza murriztuko, baina 2023ko abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta 2024ko urtarrilaren 1ean trenen zirkulazioa aldatu egingo da.
Izan ere, abenduaren 24an eta 31n Irundik Tolosarantz doazen azken trenak 20:47an abiatuko dira, eta Brinkolatik Irunera dozenak, berriz, 21:09an abiatuko dira. Abenduaren 25ean lehenengo trenak 09:39tik aurrera egongo dira martxan Irundik, eta 09:56tik aurrera Brinkolatik. Eta urtarrilaren 1ean, lehen trena 07:25ean abiatuko da Irundik, eta 08:41ean Brinkolatik.