• Trenen ohiko eskaintzari zirkulazio berriak gehituko zaizkio eta, orotara, egun osoan zehar 7.000 plaza eskainiko dira

Datorren ostiralean, apirilak 15, Ostiral Santua, Balmasedan Bide Gurutze biziduna antzeztuko denez, Renfek 3.762 plaza gehigarri eskainiko dizkie bezeroei Aldirietako trenetan Gurutze Bide biziduna eta ostiralean bertan Balmasedan eskainiko diren gainerako prozesioak ikustera joateko.
Antzezpena 09:30ean hastea aurreikusi da, eta lehen trenak 07:07an, 07:40an eta 08:13ean abiatuko dira Bilboko Concordia geltokitik Balmasedarantz. Bilbora itzultzeko azken trenak 21:30ean eta 22:36ean abiatuko dira Balmasedatik.
Ostiralerako plangintza konposizio bikoitzeko hiru tren berezi martxan jartzean eta eskaintza areagotzean datza, Bilbotik Balmasedara eta itzultzeko zirkulazio guztietako plazak bikoiztu egingo baitira. Orotara, egun osoan zehar 6.930 plaza eskainiko dira; datu hori 4.600 ibilgailu pribaturen parekoa da. Tren horiek Ziurtagiri Berdea duen jatorri berriztagarriko energia elektrikoarekin mugitzen direnez, ibilbide osoan atmosferara 23 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko da.
Tren bidezko garraioan plazak areagotzeko plangintza hau lagungarria izango da Garapen Jasangarrirako Helburuetako (GJH) hamahirugarrena lortzeko, Klimaren aldeko Ekintza izenburua duena, hain zuzen ere klima aldaketa eta horren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea eskatzen duena.
 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.