• Obrek distantzia ertaineko eta luzeko zerbitzuetan izango dute eragina
  • Adifek Arakil ibaiak gainezka egitean sortutako kalteak konpontzeko eta berreraikitzeko lanak egingo ditu

Adif egiten ari den obren ondorioz, maiatzaren 10ean eta 11n tren-zerbitzua eten beharko da Zuasti eta Uharte-Arakil artean. Lanek distantzia luzeko eta ertaineko zerbitzuetan izango dute eragina. Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko asmoz, Renfek errepide bidezko garraio-plana abian jarriko du kaltetutako ibilbide eta egunetako tren guztietarako.

Adifek behar besteko lanak egingo ditu, 2024ko irailean Arakil ibaiak gainezka egitean 2 km-tik gorako eremuan sortutako kalteak konpontzeko eta berreraikitzeko. Epealdi horretan, Adifek balastoa berrituko du, eta drainatzeko eta ezpondari eusteko obrak ere egingo ditu. Jarduketa horiei esker, gainera, abiadura-muga kendu ahal izango da inguru horretan.

Obretan, 23 autobus-zerbitzu antolatuko dira distantzia ertaineko bidaiarien mugikortasuna bermatzeko; eta 12 autobus-zerbitzu, distantzia luzeko bidaiarientzat.

Distantzia ertaineko trenak:

Distantzia ertaineko trenetako bidaiariek errepidez egingo dute Iruña eta Uharte-Arakil arteko tartea.

Distantzia luzeko trenak:

Bartzelona-Vigoko / A Coruña-Salamancako zerbitzuak Logroñotik desbideratuko dira.

Maiatzaren 10ean eta 11n, Donostia eta Bartzelona arteko trenetako bidaiariek errepidez egingo dute Donostia eta Iruña arteko tartea, baita Bartzelonatik Donostiarako trenetakoek maiatzaren 9an eta Donostiatik Bartzelonarako trenetakoek maiatzaren 12an ere.

Ordutegiak renfe.com webgunean egongo dira ikusgai.