Renfek 20 autobus-zerbitzu programatuko ditu asteburu bakoitzean, C3 Bilbao Abando-Urduña aldiriko lineako bidaiarien mugikortasuna bermatzeko Adifek Artomaña eta Amurrio arteko tren sarean egingo dituen obren ondorioz.
Adifek lanak gauez burutuko ditu, gaueko 22:00etatik goizeko 5:00etara. Hortaz, Aldirietako tren zerbitzua eten egingo da Urduña eta Amurrio artean irailaren 20tik 22ra eta 27tik 29ra eta tarte hori errepidez egingo da.
Obrek dirauten bitartean, asteburu bakoitzean, Renfek 20 autobus-zerbitzu programatuko ditu C3 Bilbao Abando-Urduña aldiriko lineako bidariaren mugikortasuna bermatzeko.
Ordutegiak ikusteko: renfe.com