Adif Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari den obren ondorioz, abuztuaren 3tik 25era arte tren-zerbitzua eten beharko da Irun zein Brinkola arteko aldirietan eta distantzia ertain nahiz luzeko ibilbideetan.
Abuztuan, zenbatespenen arabera, Donostiako Aldirietako zerbitzuaren gaineko eraginen ondorioz, autobusek 232 zirkulazio egingo dituzte abuztuaren 3tik 4ra; 2.204 zirkulazio abuztuaren 5etik 23ra, eta, azkenik, 232 abuztuaren 24tik 25era.
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko asmoz, Renfek errepide bidezko garraio-plana abian jarriko du tren guztietarako, honako ibilbide eta egun hauetan:
Abuztuaren 3an eta 4an
Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.
Madril eta Irun arteko trenak aldaketa egingo du Tolosa eta Irun artean. Abuztuaren 2an, Madrildik Donostiara doan azken trenak errepidez ere egingo du aldaketa.
Bartzelona eta Donostia arteko trenak errepidez egingo du Iruñea eta Donostia arteko ibilbidea.
Abuztuaren 5etik 24ra arte
Donostia eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
Hernani Erditik 16:36an irteten den trenaren ordez, autobusek Hernani Erdia eta Irun arteko ibilbidea egingo dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Donostia, Pasaia, Lezo-Errenteria eta Irun.
Donostia eta Irun arteko distantzia luzeko tren guztiek autobusez egingo dute bi norabideetako ibilbidea.
Abuztuaren 5ean, Donostiatik irteten den goizeko lehenengo trenak errepidez egingo du Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea.
Abuztuaren 24an eta 25ean
Mikrobusak erabiliko dira, Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak aldatzeko eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.
Andoainera 20:49etan heltzen den trenaren ordez eta Andoainetik 19:40etan irteten den trenaren ordez, Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.
Donostia eta Madril arteko lehenengo trenak errepidez egingo du Donostia etaTolosa arteko ibilbidea.
Abuztuaren 26ra arte, Bartzelona eta Donostia arteko trenak errepidez egingo du Iruñea eta Madril arteko ibilbidea.
Ordutegiak ikusteko: renfe.com