• Erabiltzaileak banku txartela, txartel fisikoa edo gailu eramangarria geltokiko tornura edo txartelak baliogabetzeko makinara gerturatze hutsarekin sar daitezke trenera.
  • Teknologia berritzailea da Espainiako tren zerbitzuan; 2020an ezarri zen Malagan eta pixkanaka Aldirietako gainerako eremuetara hedatzen ari da.

Renfek Cronos sistema berria ezarri du Donostia eremuko Aldirietako geltokietan. Hala, Gipuzkoako Aldirietako erabiltzaileak zuzenean trenera sar daitezke banku txartela, txartel fisikoa edo gailu eramangarria tornuetako edo txartelak baliogabetzeko makinetako irakurgailuetara gerturatuz; ez da beharrezkoa izango txartela aldez aurretik leihatilan edo autosalmenta makinetan eskuratzea.
Cronos sistema berritzailea da Espainiako tren sisteman; Renfek 2020ko uztailean ezarri zuen lehen aldiz Malagako Aldirietako zerbitzuan, eta gaur egun Madrilgo Aldirietako eremuan ere funtzionatzen du.
Sistema hau bidaia txartel arruntetarako baino ez dago eskuragarri, eta zordunketa zein kreditu txartelak onartzen ditu, betiere kontakturik gabeak. Horretarako Gipuzkoako Aldirietako geltokiak teknologikoki egokitu dira EMV irakurgailuak (Europay, Mastercard eta Visa) jarriz, kontakturik gabeko kreditu txartel bidez ordaintzeko. Bidaia txartela leihatilan edo autosalmenta makinetan eskuratzeko aukera mantentzen da, kreditu txartelak ez badu ongi funtzionatzen edo egokia ez bada.
Horrenbestez, Cronos sistemari esker modu eroso eta azkarragoan irits daiteke bidaiaria nasara, bidaia txartelak lortzeko ilarak saihestuz denborak murriztuko dituelako; halaber, ingurumena errespetatzen duen ordainketa sistema jasangarriagoa da, bidaia txartela ez denez sortu behar papera aurreztea dakarrelako. Bidenabar, murriztu egiten ditu bai balizko kutsatzeen arriskua, eskudirua erabiltzea eta kontaktu fisikoa saihesten dituelako, bai txartelak eskuratu eta tornuetatik igarotzeko bidaiariek geltokian eman behar duten denbora.

Txartel berberarekin sarbide kopuru mugagabea

Taldeen kasuan, banku txartel berberarekin sarbide kopuru mugagabea eskaintzen du sistemak, betiere bidaiari guztiek abiapuntu eta helmuga berberak badituzte, eta sartzean zein ateratzean txartel edo gailu berbera erabiltzen bada.

Aldirietako txartel konbinatua

Donostiako eremuak Aldirietako txartel konbinatuak balidatzeko QR irakurgailuak ditu, Distantzia Luzeko txartelak barne; hala, Alvia trenen jarraitutasun ibilbideetarako doako bidaiak errazten dira Aldirietan. Erabiltzailea zuzenean nasara sar daiteke Distantzia Luzeko txartelarekin, bidaia txartelean inprimatutako edo telefonoan gordetako Aldirietako txartel konbinatuaren kodea irakurgailuetan jarriz.

 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.