• Tren berezi horiek guztiak erabiliz gero, 24.000 ibilgailu pribatu inguru ibiltzea ekidingo litzateke

Donostiako Aste Nagusia ospatuko denez eta hitzordu garrantzitsuetan ohikoa den moduan, Renfe Aldiriakek gaueko 57 trenek osatutako dispositibo berezia antolatu du larunbat gauetik, hilak 12, abuztuaren 20ko goizaldera arte, igandea. Aldirietako gaueko trenak etenik gabe egongo dira martxan jaietako asteko gau guztietan.

Hala, Renfeko indartze zerbitzuen helburua da, batez ere, bidaiariak iristea eta goizaldean itzultzea erraztea eta, aldi berean, horrelako joan-etorrietan trenak ematen duen segurtasuna bermatzea. Gipuzkoako beste udalerri batzuetako bidaiari guztiek Donostiara iristeko eta bertatik itzultzeko bidaia trenez egin ahal izatea bermatzea da xedea, jaietan gozatzeko.

Hala, jaietako 8 egunetako gauetan, egunero gaueko tren bereziak eskainiko dira (23:40etik 05:20era). Orotara, Donostiako Aste Nagusiko zortzi egunetan zehar 37.050 plaza eskainiko dira; datu hori 24.000 ibilgailu pribaturen parekoa da. Tren horiek Ziurtagiri Berdea duen jatorri berriztagarriko energia elektrikoarekin mugitzen direnez, ibilbide osoan atmosferara 165 tona CO 2 baino gehiago isurtzea saihestuko da.

Tren bidezko garraioan plazak areagotzeko plangintza hau lagungarria izango da Garapen Jasangarrirako Helburuetako (GJH) hamahirugarrena lortzeko, Klimaren aldeko Ekintza izenburua duena, hain zuzen ere klima aldaketa eta horren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea eskatzen duena.

Orain, Alta Velocidad ternetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Erosi zure txartela ekainaren 21etik aurrera eta ezagutu helmuga berriak Renferekin, 19 eurotik aurrera. Kaixo, bonjour!