• Hurrengo bi asteburuetan goizaldeko tren zerbitzuak egongo dira larunbat eta igandean Bilbo eta Urduña artean

Renfek, Bilbo eta Urduña arteko ohiko zerbitzuez gain, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu hurrengo bi asteburuetan Urduñako Otxomaioetara gerturatzeko. Errefortzuek, osagarrizko 12.000 eserleku eskainiko dituzte. Renfe Aldirien asteburuko ohiko trenei gehitzen zaizkien zerbitzu hauek, maiatzaren 6, 7, 13 eta 14ko goizaldeetan biltzen dira.
Gauzak horrela, Renfek, hurrengo bi asteburuetan gaueko 20 tren zerbitzu eskainiko ditu egunero 22:00etatik 7:00ak bitartean C-3 (Bilbo-Urduña) linean.
Gaueko zerbitzu berezi horietaz gain, bidaiariek, eguneko ohiko zerbitzuak izango dituzte Bilbo eta Urduña artean. Nukleoko gainerako bidaiariek, C-1 (Bilbo-Santurtzi) eta C-2 (Bilbo-Muskiz) lineetako trenen loturak erabili ahal izango dituzte.
Orotara, egun osoan zehar 12.000 plaza eskainiko dira; datu hori 8.000 ibilgailu pribaturen parekoa da. Tren horiek Ziurtagiri Berdea duen jatorri berriztagarriko energia elektrikoarekin mugitzen direnez, ibilbide osoan atmosferara 40 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko da.
Tren bidezko garraioan plazak areagotzeko plangintza hau lagungarria izango da Garapen Jasangarrirako Helburuetako (GJH) hamahirugarrena lortzeko, Klimaren aldeko Ekintza izenburua duena, hain zuzen ere klima aldaketa eta horren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea eskatzen duena.

 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.