• Transcantábrico Gran Lujo trenak Donostia eta Santiago de Compostela arteko bidaia proposamena mantenduko du, Kantauri itsasoko ertzetik
  • Costa Verde Express luxuzko turismo produktu berria da, eta Renfe 2022ko denboraldian hasi da eskaintzen, Bilbo eta Santiago de Compostela artean, Urte Santua dela eta
  • Expreso de la Robla trenak Done Jakue Bideari lotutako bi ibilbide eskainiko ditu
  • Al Ándalus trenak ibilbide klasiko andaluziarra egingo du
  • Luxuzko tren turistikoez gain, Renfek turismo tematikoko trenak antolatzea ere aurreikusi du, turismo arloko hainbat entitate eta erakunderekin lankidetzan

Renferen luxuzko tren turistikoek (Transcantábrico Gran Lujo trena, Al Ándalus trena eta Expreso de la Robla trena) apirilaren 30ean ekingo diote berriz ere lanari, hain justu ere Transcantábrico Gran Lujo trena lehen aldiz abiatuko den egunean.
2022ko berrikuntza modura, Renfek merkaturatutako tren turistikoen zerrendan produktu berri bat gehitu behar da, Costa Verde Express izenekoa; Transcantábrico Gran Lujo eta Expreso de La Robla trenekin batera, penintsula iparraldeko zabalera metrikoko errailetatik zirkulatuko du; Al Ándalus trenak, berriz, zirkuitu klasikoa egingo du Andaluzian.
Tren hauen jarduna bertan behera geratu behar izan zen 2020an eta 2021ean, osasun krisiaren ondorioz. Bidaia horiek bertan behera uztearen ondorioz, 2020an Renfek salmenta prezioetan % 5eko deskontua lortzeko aukera eskaini zien bezeroei, egindako erreserbak 2022. urterako aldatzeagatik.
Luxuzko tren turistikoez gain, Renfek berriz ere turismo tematikoko trenak antolatzea aurreikusi du; konpainiak turismo arloko hainbat entitate eta erakunderekin lankidetzan kudeatuko ditu.
 

Luxuzko turistikoak
Al Ándalus, Transcantábrico Gran Lujo, Expreso de La Robla zein Costa Verde Express trenen edozein ibilbide edo irteeretan, bidaia proposamenek logela eroso batean ostatu hartzea barne hartzen dute, komuna barne; horrez gain, autobusez egiten diren joan-etorriak eta txangoetarako gidak ere barne hartzen dira; txangoen kasuan, bisita eta sarrera guztiak ere biltzen dira. Horrez gain, gourmet bikainen neurriko eskaintza gastronomiko aparta ere aurkituko dute bidaiariek, trenean bertan edo bisitatuko dituzten hirietako jatetxeetan. Bidaiariek atseden hartzea errazteko, gauero trenak ibilbideko geltoki batean egiten du geldialdia.
Eskaintza erregularraz gain, trenak alokatu ere egin daitezke, filmaketak, ekitaldiak zein bezeroen nahien neurrira prestatutako bidaiak egiteko.
Bestalde, bidaiatzeko txartelak AVEn edo Alvian % 50eko deskontuaz gozatzeko aukera ere ematen du, ibilbide turistikoaren abiapunturaino gerturatzeko edo bidaiaren amaierako puntutik bueltatzeko joan-etorrietarako, soilik estatu mailan.

Transcantábrico Gran Lujo trena
2022ko denboraldian, mundu mailako tren turistiko prestigiotsuenetako batek, Transcantábrico Gran Lujo trenak, bi noranzkoetan egingo du Donostia eta Santiago de Compostela arteko ibilbidea, betiere Kantauri itsasoko ertzaren paretik.
Transcantábrico Gran Lujo trenak 8 egun eta 7 gaueko bidaiak eskainiko ditu apiriletik azarora; bidaiariek luxu handiko suitetan hartuko dute ostatu, eta nahi dutena gosaldu ahalko dute. Bidaia Donostian hasiko da; handik bidaiariak errepidez mugituko dira Bilboraino, trena han izango baitute zain. Bazkariak eta afariak trenean bertan hartu ahalko dira, profesionalen lantalde trebeak treneko sukaldean bertan prestatutakoak, edo, bestela, ibilbideko hirietako jatetxe ospetsuenetan. Horrez gain, bisita gidatuak, monumentu eta ikuskizunak ikusteko sarrerak, trenean bertan egiteko jarduerak, gida eleanitza eta joan-etorrietarako autobusak ere barne hartzen dira.

Al Ándalus trena
Al Ándalus trenak 1985ean ekin zion bideari, eta 2012an erreforma integrala egin zitzaion; hala, urtez urte munduko luxuzko tren turistikoen artean errotze handiena dutenen artean sendotzen da. Andaluziako ibilbideak Sevilla du abiapuntu zein amaiera; 2022an 7 eguneko (eta 6 gaueko) iraupenari eutsiko dio maiatzean, ekainean, irailean eta urrian.
Sevilla hirian bisita gidatua egin ondoren, turistak trenera garraiatuko dituzte Andaluziako probintzietatik ibilbide klasikoa hasteko, tartean Jerez, Cadiz, Ronda, Granada, Baeza, Úbeda, Kordoba eta Sevilla bera bisitatuz.
 

 

Expreso de La Robla
Tren turistikoen proposamenaren barruan Renfek eskaintzen duen beste produktuetako bat Expreso de la Robla trena da. Trenaren jatorriak bide estuko linearen jatorriarekin du lotura; XIX. mendeko amaierara jo behar dugu, orduan eraiki baitzen, hain zuzen ere Leon eta Palentziako meatze eskualdeetako ikatz ekoizpena Bizkaira garraiatzeko, bertan siderurgia industriaren kontsumoan erabiltzen baitzen.
Expreso berezi honek 2022an egingo dituen bidaietarako bi ibilbide antolatu ditu Renfek. Horietako bat trenaren trazadura zaharreko ibilbidea da, Roblako ibilbidea, Leon eta Bilbo artekoa bi noranzkoetan; bat dator, hain justu ere, Done Jakue Bide frantsesarekin, eta ekaineko, uztaileko, iraileko eta urriko ibilbideetako bat izango da. 3 egun eta 2 gaueko bidaia izango da (asteburuetan), Leon eta Bilbo artean, eta ostatua, gosaria trenean bertan, otorduak jatetxeetan eta bidaiako etapa bakoitzeko bisita gidatuak hartzen ditu barne.
Expreso de La Robla trenaren beste ibilbideari Erromesaren Ibilbidea izena jarri zaio, eta Urte Santua dela eta egingo da; hala, nahi duenak Ibilbide Ingelesaren zenbait etapa oinez egin ahalko ditu Ferrol eta Santiago de Compostela artean. Oinez ibili nahi ez dutenek egun bakoitzean programatutako bisitez gozatu ahalko dute. Erromesaren Ibilbide honetarako trena Oviedotik abiatuko da abuztuaren 10ean, 17an, 24an eta 31n eta berriz ere Oviedora itzuliko da, 6 eguneko bidaia osatu ondoren.

Costa Verde Express
Costa Verde Express luxuzko turismo produktu berria da, eta Renfe 2022ko denboraldian hasiko da merkaturatzen. 6 egun eta 5 gaueko ibilbideak eskaintzen ditu Espainiako iparraldean, Bilbo eta Santiago de Compostela artean, Espainia “Berdearen” lau autonomia erkidegoak zeharkatuz; horrelakoetan, Suites Gran Clase logeletan hartzen da ostatu, gosariak, bazkariak eta afariak trenean bertan edo hautatutako jatetxeetan egiten dira, bisita gidatuak, sarrerak monumentu eta ikuskizunetara, jarduerak, gida eleanitza ibilbide osoan zehar eta joan-etorrietarako autobusak ere eskaintzen dira. Bidaiak apirila eta azaro artean egingo dira.
Renfek merkaturatzen dituen tren turistiko hauek erreferente dira mundu mailan luxuzko tren turismoaren sektorearen barruan. Lortutako esperientziari eta eskainitako zerbitzuen kalitateari esker, Transcantábrico Gran Lujo trena, Al Ándalus trena, Expreso de la Robla trena eta orain Costa Verde Express trena errail gaineko hotel bihurtu dira, eta bidaiariak esperientzia ahaztezinak biziko ditu bertan.
Luxuzko tren turistikoetako bidaiak renfe.com konpainiaren webgunean, telefonoz Tren Turistikoen Erreserben Zentralean (912 555 912) eta bidaia agentzietan eros daitezke.
Eskaintza erregularraz gain, trenak alokatu ere egin daitezke, filmaketak, ekitaldiak zein bezeroen nahien neurrira prestatutako bidaiak egiteko.

Turismo tematikoko trenak
Luxuzko tren turistikoez gain, Renfek turismo tematikoko trenak antolatzea ere aurreikusi du; konpainiak turismo arloko hainbat entitate eta erakunderekin lankidetzan kudeatuko ditu. Galizian egun bateko 13 ibilaldi programatuko dira denboraldi honetan; Gaztela-Mantxan ohiko Erdi Aroko Trena ibiliko da Madril eta Sigüenza artean, eta, berrikuntza modura, 2022an Erroten Trena jarriko da martxan Madril eta Campo de Criptana artean.
Gaztela eta Leonen, Renferen turismo tematikoaren proposamenen barruan aipa daitezke, besteak beste, ardoari lotutako trenak, Gaztelako kanalekoak, Zorrillarenak, Santa Teresarenak edo Antonio Machadorenak. Bidenabar, aurten Renferen turismo tematikoko trenek, besteak beste, Asturias zein Madril ere bisitatuko dituzte; Madrilen, esaterako, larunbatero Cervantesen trena jarriko da martxan, Alcalá de Henares bisitatzea errazteko; hala, trenek konpainiak martxan jartzen dituen tren guztietan aktibatzen dituen higiene eta segurtasuneko neurri guztiak beteko dituzte.
Renfek garbiketa eta desinfekzio prozedura guztiak mantendu ditu tren guztietan; prozedura horiek, gainera, bidaiariak garraiatzeko COVID-19aren aurreko AENOR eta SGS ziurtagiriak lortu dituzte.
SGS zigilua eta AENORek emandako ziurtagiria lortzea Renfek abiarazitako Tren Segurua programaren parte da, hain zuzen ere joan-etorriak trenez egiterakoan bidaiariei erabateko lasaitasuna eta segurtasuna eskaintzeko programa.

Informazioa, erosketak eta erreserbak:
Telefonoa: 912 555 912
trenesturisticosdelujo@renfe.es

www.renfe.com/es/es/experiencias

Informazio gehiago jasotzeko:
Tel. zk.: 91 300 61 48 / 94 487 91 42
Helbide elektronikoa: prensa@renfe.es.

 

Zure plana edozein dela ere, zuretzat eta zure bidaian ondoen egokitzen den deskontua dugu.