Bilboko Aste Nagusia dela eta, Renferen ohiko zerbitzuez gain, 2.400 zerbitzu erregular baino gehiago, gaueko–eguneko beste tren zerbitzu gehituko zaizkie. Horiek horrela, Renfek, Aldiriko 2.756 zerbitzu eskainiko ditu Bilboko nukleoan.
Renfe Aldirien gaueko tren zerbitzuen eskaintzak, goizaldeko 256 tren zerbitzu berezi aurreikusi ditu abuztuaren 20eko gauetik abuztuaren 27ko gauera bitartean. Tren hauek, Bilboko nukleoa osatzen duten lau lineetan ibiliko dira: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz), C-3 (Bilbo-Urduña) eta C-4f (Bilbo-Balmaseda).
Aste Nagusian zehar gaueko Aldiriko tren zerbitzuek duten onarpenak urtero 9 jaiegunetan zehar etengabeko tren zerbitzuak ezartzea ahalbidetzen du. Ildo honetan, Renfe Aldiriak 34 urte daramatza jada Bilboko Aste Nagusian gaueko trenak eskaintzen.
Gaueko trenak hamabost minututik behin su artifizialetara
Renfek Aste Nagusian zehar abian jarriko dituen zerbitzuekin jaiegunetako gauetan zehar maiztasun handiarekin aldiriko trenak eskaintzen ditu. Eskaintza gehieneko ordutegia gauero errepikatuko da 21:00etatik 00:00etara (su artifizialekin bat eginez; Bilboko jaietan jende gehien biltzen duen ekitaldiarekin). Mugikortasun handiko hiru ordu hauetan, Hegoaldeko Lineak (Barakaldo-Bilbo) 15 minututik behin eskainiko ditu trenak. Urduñako eta Balmasedako lineetan tren zerbitzuak indartuko dira ere su artifizialak ikustera joateko.
Gaueko gainerako orduetan, nukleoko trenak 20 eta 30 minututik behin ibiliko dira. Ohikoa den moduan, mugimendu gehieneko gauak abuztuaren 20 eta 27eko larunbateko gauak eta ostiralak 26ekoa izatea aurreikusten da.
Bilbo-Balmaseda Aldiriak
Renfe Fevek, beste urte batez, gaueko tren zerbitzuak eskainiko ditu Aste Nagusian zehar. Hauek, Bilbo Balmasedarekin lotzen dituzten ohiko trenek eskaintzen dituzten garraioei gehitzen zaizkie. Halaber, gaueko tren batek Bilbotik Karrantzarako ibilbidea burutuko du. Horiek horrela, Enkarterriko biztanleek garraiobide publikoa izango dute Aste Nagusian zehar antolatuta dagoen jai-egitarauaz gozatzeko.
Geltoki estrategikoak
Renfe Aldiriak Bilboko hiriguneko nukleoan dituen geltokien artean, jaietan zehar garrantzi gehien izango duten zenbait puntu dira azpimarragarri. Jai-eremuaren erdigunean kokatzen diren Bilbo Abando eta La Concordiako geltokiak ez ezik, San Mameseko geltokia erabat aproposa da ere Pergolara hurbiltzeko. Bestalde, Ametzola edo Zabalburuko geltokiak Zezen Plazara hurbiltzeko egokiak dira oso.