• Tren konpainia RPM SPORTSen beste bi ekitaldietako garraiobide ofiziala ere izango da, eDreams Mitja Marató Barcelona lasterketan eta Salto 15K Klasikoa Donostian
  • Renfek % 10eko deskontua eskainiko die lasterkariei

RPM SPORTS enpresak eta Renfek lankidetza akordioa itxi dute, eta, horren bitartez, tren konpainia enpresaren lau lasterketen hurrengo edizioetako tren ofiziala izango da, hain zuzen ere Salto 15K Klasikoa Donostian (urriaren 22an), Zurich Donostiako Maratoian (azaroaren 26an), eta 2024an eDreams Mitja Marató Barcelona eta Zurich Marató Barcelona lasterketetan, otsailaren 11n eta martxoaren 10ean, hurrenez hurren.

Egitasmo honekin, Renfek Espainiako Kirolaren Tren gisa egin duen apustua berresten du, eta, hala, bi konpainiek lasterketa jendetsu horietako parte hartzaileen garraiobide jasangarri gisa trena erabiltzea sustatu nahi dute, lasterketetan izena ematearekin batera lasterketen asteburuetan deskontuak eskainiz. Korrikalariek % 10eko deskontuaz gozatu ahalko dute Renferen zerbitzuetan. Horrez gain, tren konpainiak oso modu positiboan baloratu du bere irudia estatu mailako proba atletiko herrikoietako batekin lotu ahal izatea.

Bidenabar, kirol agentziak ingurumena gero eta gehiago errespetatuko duten eta ahal bezain kutsadura eta hondakin gutxien ekoizten duten ekimenak antolatzea du helburu.

Korrikalariek, taldeek eta zaleek Renferen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte estatu mailako hirien artean mugitzeko. Donostiak trenen eskaintza zabala du, Alvia eta Intercity hiriburuarekin lotzen dute.

 

Orain, Alta Velocidad ternetan bidaia dezakezu Frantzia eta Espainia artean, eroso, azkar eta jasangarri. Erosi zure txartela ekainaren 21etik aurrera eta ezagutu helmuga berriak Renferekin, 19 eurotik aurrera. Kaixo, bonjour!