Etika eta gardentasuna Renferen nortasunaren ezaugarri dira.

Enpresaren kudeaketa etikoa egitea ahalbidetzen diguten hainbat tresnaz eta gidalerroz hornitu gara: jokabide-kodea, salaketak egiteko kanala, gardentasun-ataria, Munduko Turismo Erakundearen jokabide-kodea, Nazio Batuen Mundu Itunaren…, besteak beste.

2005. urtean sinatu genuen Munduko Ituna, nazioarteko ekimen hau Nazio Batuen erakundeak proposatu zuen eta bere helburua enpresen borondatezko konpromisoa lortzea da Gizarte Erantzukizunaren arloan, horretarako oinarrizko Hmar Printzipio izendatzen dira giza-eskubide, lan-eskubide, ingurune eta ustelkeriaren aurkako borrokan.

2017. urteaz geroztik Turismorako Mundu Erakundearen (TME) Munduko Turismo Kodeari atxikita gaude. Kode hori funtsezko erreferentzia-markoa da turismo arduratsu eta jasangarria egiteko. Gobernuei, turismo-konpainiei, komunitateei eta turistei zuzentzen zaie, eta helburua sektorearen onurak maximizatzen laguntzea da, baina baita mundu osoko ingurumenean, kultura-ondarean eta gizarteetan izan ditzakeen ondorio negatiboak ahalik eta gehien murriztea ere.