Barne- eta kanpo-ezagutza konbinatzen dituen berrikuntza-eredu bat definitu dugu, taldearen adimenaren ikuspegitik. Gurea bezalako erakunde batean, hala tamainagatik nola ibilbideagatik, berrikuntza irekiak abiadura eta eraginkortasun gehiago ematen dizkigu eredua ezartzeko unean.
Ildo horretan jaio da TrenLab, proiektu berritzaileen gure inkubagailua. TrenLab laborategian, startup-ek eta ekintzaileek gure laguntza jasotzen dute proiektu benetan berritzaileak sortzeko eta garatzeko; eta berehala aplikatzeko. Gure negozioan sartzen ditugun proiektuak dira, gure bezeroentzako, enpresentzako eta gero eta zorrotzagoa den eta hobeto konektatuta dagoen gizartearentzako balioa sortuz.
Garraiorako eta azpiegituretarako berrikuntza-planaren testuinguruan, Railway Innovation Hub Spain sortu zen, dagoeneko trenbide-, industria- eta berrikuntza-sektoreetako 83 enpresa (10 kide sortzaile) dituena, eta bere eginkizuna trenbidearen sektoreko teknologia eta haren ezagutza nazioarte-mailan bultzatzea izango da.
Munduan garraio-berrikuntzaren erreferente izan nahi duen proiektu handi horren zuzendaritza-batzordeko kide da Renfe, eta Plan-estrategikoa garatzen parte hartu dugu.