Gure diru-sarreren % 10 Espainiatik kanpo etorriko da 2028an. Renfe marka mundu-mailako erreferentea da Abiadura handian, eta esportatzen hasi gara. Orain arte, atzerrian abiadura handiko trena operatzeko bi makroproiektu lortu ditugu, bat Saudi Arabian eta bestea Texasen. Gainera, Renfe of America filiala sortu dugu, Estatu Batuetan negozio berriak bilatzeko eta PQQ Passport lortu dugu, Erresuma Batuko Garraio Sailaren dokumentua. Dokumentu horri esker, herrialde horretan trenbide-frankizien emakida-lehiaketetan parte har daiteke.

Orain gure gure beste arrakasta-istorioa esportatu behar dugu: hiri-mugikortasuna. Gure Cercanías zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna inguruko onenen artean daude, eta Europako eremu bakarra indarrean sartzean, zerbitzu horiek Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan ematea erabaki dugu. 

Etengabe eta munduan zehar trenbide-proiektu eta -garapen berriak sortzen dira, nazioartekotzeko aukera berriak irekitzen dizkigutenak, nahiz eta gure lehentasuneko eremuak gainerako Europa, Amerika, Afrika eta Ekialde Hurbila diren.

 

Europar Batasuneko proiektuak

SNCF Frantziako operadore publikoarekin mugaz gaindiko lehen Ave trenak jarri ditugu eta "Renfe-SNCF en Cooperación" marka sortu dugu.

Madril eta Bartzelona Frantziako hiri nagusiekin lotzen dituzten Ave/TGV trenak Elipsos Internacional, S.A. konpainiaren bidez kudeatzen dira.

Halaber, Portugalgo Trenbideekin (CP) lankidetzan aritzen gara bidaiarien nazioarteko zerbitzuak eskaintzeko bi herrialdeen artean (Madril-Lisboa, Lisboa-Hendaia eta Vigo-Porto).