Haramain Highspeed Railway (HHR) proiektua. Haramain "Bi meskita sakratuak" bezala itzul liteke, Mekako Masjid al Haram (meskita sakratua) eta Medinako Masjid al Nabawi (Profetaren meskita) aipatuz; izan ere, lineak bi hiriak lotzen baititu, Islamaren erromesaldien helmuga.

Al Shoula Haramain proiektuaren (eraikuntza eta ustiapena) proiektuaren 2. fasea eman zitzaion Espainiako eta Saudi Arabiako partzuergoa da (12 enpresa espainiar eta 2 saudi). Renfe da akziodun nagusia eta % 26,9ko partaidetza du. Gure Saudi Arabiako filialak, Renfe KSA izenekoak, 443 langile (400 saudi, 3 indiar, 2 pakistandar, 2 hispaniar-arabiar eta 36 espainiar erbesteratu) ditu, langileen herena emakumeak dira eta langileen batez besteko adina 28 urtekoa da.

2011ko urrian Al Shoula izan zen adjudikazioduna. Lehenengo bidaia 2018ko urrian egin zen, 2019ko maiatzean mila bidaia egin ziren eta 2020ko otsailean lehen milioi bidaiarira iritsi zen. Bitxikeria gisa, eta helmugaren ezaugarri bereziak ikusita, trenak harea erauzteko haize-makinak, urraduraren aurkako pintura berezia eta bideko tenperatura altuak jasateko aire girotuko ekipoak ditu, 55 gradu zentigraduko tenperaturetara hel daiteke eta.
 

 

  • Linearen luzera: 452,9 kilometro, bide bikoitzekoa.
  • 5 geltoki: Meka, Jidda, KAIA (Jiddako Abdulaziz Erregea nazioarteko aireportua), KAEC (Abdullah Erregea Hiri Ekonomikoa) eta Medina.
  • Gehieneko abiadura: 300 km/h (ERTMS)
  • Flota: 35 Talgo-Bombardier tren. 13 bagoi, 417 eserleku (Turista + Business) + VIP tren bat
  • Maiztasunak: 20 tren egunero (10 norabide bakoitzeko) asteazkenetik igandera, eta aparteko maiztasunekin Ramadan hilabetean.