Aprobetxa ezazu treneko bidaia azken albisteak ezagutzeko.
Prentsa eta aldizkari digitalen doako zerbitzu berri bat estreinatu dugu: 7.000 argitalpen baino gehiago AVE eta Larga Distancia trenetan irakurtzeko. Gustu guztietarako egunkari eta aldizkarien katalogo zabala: ekonomia, kirola, moda, bihotza, joerak…
Zer irakurri nahi duzu gaur? Aukeratu eta gozatu, doan da!
Doan erabil ditzakezu zerbitzu hauek AVE tren guztietan eta Larga Distancia tren gehienetan, bidaiatzeko hautatu duzun txartela kontuan izan gabe.
Bizitzaren parte da musika. Horregatik askotariko estiloak dituzten hainbat kanal eskaintzen dizkizugu: musika klasikoa, pop/rock, jazz, folk... Zeuk aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta erlaxa zaitez.
Tren gehienek pantailak dituzte filmak, telesailak eta dokumentalak emateko ibilbidean zehar. Gainera, eduki guztiak azpitituluak eta jatorrizko bertsioan entzuteko aukerak ditu. Hilero berritzen da programazioa eta ibilbideen iraupenaren arabera doitzen da.
Gainera, eserlekutik kontrola dezakezu audio- eta bideo-kanal guztiak. Entzun gustuko duzun musika edo ikusi gure zineman erabilgarri dituzun filmak doan banatzen diren aurikularrekin.
Ikusi hilabete honetan treneko zineko estreinaldi aipagarrienak gure Club Más Renfe aldizkarian