7.000 argitalpen baino gehiago treneko bidaiarako

Renfek prentsa eta aldizkari digitalen hautaketa zabala eskaintzen dizu, AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE eta Larga Distancia trenetan gozatzeko. 

Trenez bidaiatzea azken albisteak ezagutzeko unerik onenetako bat, eta horregatik gai guztietako egunkari eta aldizkarien katalogo handi bat eskaintzen dizugu. Zer irakurri nahi duzu gaur? Ekonomia, kirola, moda, bihotza, joerak eta abar luze bat. Aukeratu eta gozatu, doan da!

Interesatzen zaizun informazioa errazago aurkitzeko, herrialdearen, hizkuntzaren edo argitalpen motaren arabera iragaz ditzakezu edukiak. Gainera, zerbitzu berri honek edukiak irakurtzen dituen audio modua ere badu, eta, beraz, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat ere bada.

Nola sar naiteke edukira?

Erraz eta bizkor sar daiteke edukian:
 

 
  • Deskargatu PressReader aplikazioa (baliabide digitaletan sartzeko eta haiek irakurtzeko plataforma).
  • Sar zaitez katalogoan bidaia baino egun bat lehenago posta elektronikora bidaliko dizugun estekaren bidez, eta hasi abentura. Trenaren wifi-sarera (PlayRenfe) konektatuz eta PressReader aplikazioa irekiz ere sartu ahal izango zara.


Eta gogoratu PlayRenferekin, wifia doan izateaz gain, zuzeneko ekitaldiak, kirol-norgehiagoka garrantzitsuak, zinema-estreinaldiak, telesailak, musika eta liburuak atzi ditzakezu. Konekta zaitez!

Kontsultatu prentsa digitala erabiltzeko eta atzitzeko baldintzak