Zerbitzua aldi baterako etenda dago. Laster itzuliko gara.

Equipajes Puerta a Puerta zerbitzua

Correos-ek eskainitako zerbitzua.

Ahaztu poltsak eramateaz eta lasai bidaiatu. Renfe-rekin zure ekipajea biltzeko eta entregatzeko puntua aukeratu besterik ez duzu egin behar eta eramateko ardura hartuko dugu.

AVE edo Larga Distancia tren baterako txartela baduzu, Equipajes Puerta a Puerta zerbitzua kontratatu dezakezu. Txartel bakoitzarekin gehienez hiru pakete eraman ditzakezu; berdin da maletak edo ekipaje bereziak diren.

Ave edo Larga Distancia trenetan bidaiatzen baduzu, zure eskura jartzen dugu Correos-en zerbitzu hau. Ez duzu zure ekipajeaz kezkatu beharko, guk biltzen dugu eta esaten diguzun lekura eramango dugu.

Entregatzeko epea 1 eta 3 egun artekoa da, jatorriaren eta helmugaren arabera. Kontsultatu gure prezioen simulagailua, zerbitzuaren kostua eta gutxi gorabehera entregatzeko epea lortzeko.

 

Zer da Equipajes Puerta a Puerta zerbitzua?

Ave edo Larga Distancia trenetan bidaiatzen baduzu, zure eskura jartzen dugu Correos-en zerbitzu hau. Ez duzu zure ekipajeaz kezkatu beharko, guk biltzen dugu eta esaten diguzun lekura eramango dugu.

Entregatzeko epea 1 eta 3 egun artekoa da, jatorriaren eta helmugaren arabera. Kontsultatu gure prezioen simulagailua, zerbitzuaren kostua eta gutxi gorabehera entregatzeko epea lortzeko.

Nola kontratatu dezaket?

Renfe.com webgunean kontratatu ahal izango duzu, trena irten baino 2 egun lehenago arte, eguerdiko 12ak baino lehen kontratatzen baduzu.

Zer ekipaje eraman dezaket Puerta a Puerta zerbitzuarekin?

Txartel bakoitzeko 3 pakete eraman ditzakezu; berdin du ekipajea edo ekipaje berezia den.

  • Ekipajea: Maletak, poltsak, motxilak, ordenagailua eramateko maletak eta antzekoak ekipajetzat hartzen dira..
  • Ekipaje berezia: eskiak, snowboarda, golf makilak, haurtxoen orgatxoak, kirol arrantzarako ekipamendua, patineteak.

Pakete bakoitzeko gehienezko neurri eta pisuak

  • Gehienezko pisua: 25 kg.
  • Gehienezko altuera: 150 cm, ekipaje berezian eskiak izan ezik; horiena 250 cm-koa da
  • Gehienezko zabalera 70 cm.
  • Gehienezko sakonera: 50 cm.
  • Altuera+zabalera+sakonera: gehienez 250 cm.

Zein dira ekipaje bereziak garraiatzeko baldintzak

  • Patineteak eta bizikletakbizikletak biltzeko enbalaje jakin baten barruan tolestu edo desmuntatu behar dira eta 120x90x40 cm izango dituzte gehienez (luzera-altuera-zabalera). Pedalak desmuntatu egin behar dira eta eskulekua 90º biratu behar da. Enbalatua ez badago, karga errefusa daiteke.
  • Golf poltsak, eta eski eta kirol arrantzarako ekipamenduak oso ongi itxitko poltsa baten barruan gorde behar dira. Hala, dauzkaten elementuak mugitzea edo lekualdatzea eragotziko du.
  • Snowboardak dagokion poltsan gordeta egon behar dira.   
  • Haurren orgatxoak tolestuta eta plastikoz bilduta egon behar dira.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Prezioa eramaten dituzun pakete kopuruaren eta jatorriaren eta helmugaren araberakoa da. 20 €-tik aurrera eta% 20ko beherapena bigarren eta hirugarren paketearen garraioan. Gure prezioen simulagailua kontsulta dezakezu.

Non eta noiz hartuko dute nire ekipajea?

Ekipajea adierazten diguzun helbidean hartuko dugu, trena irten baino 4 egun lehenagotik trena irten baino egun bat lehenago arte. Correos-en bulegoetan ere utz dezakezu. Jasotzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara. Jaiegunetan ez dago ekipajea hartzeko zerbitzurik.

Bilketa eta entrega-puntuak bat etorri behar al du trenaren jatorri eta xedearekin?

Trenaren jatorri eta xedearen probintzian edo mugakide den edozein probintziatan dagoen udalerri batekin bat egin behar du ekipajearen bilketa- eta entrega-puntuak.

Adibidez, trenaren jatorria Madrid-Puerta de Atocha geltokia bada, Madrilgo edozein udalerri, baita Segoviako, Ávilako, Toledoko, Cuencako eta Guadalajarako probintzietako udalerriak ere, bilketa puntu gisa onartuko dira.

Aukera al dezaket ekipajea jasotzeko eta entregatzeko ordua?

Ekipajeak jasotzeko/entregatzeko aldia astelehenetik ostiralera da, 09:00etatik 18:00etara, eta goizez edo arratsaldez izatea aukera dezakezu. Ekipajea Correos-en bulegoan jaso/entregatu nahi baduzu, kontsultatu hurbilen duzun bulegoaren ordutegia.

Zer dokumentazio erakutsi behar dut nire ekipajea biltzen dituztenean?

Etxean ez da beharrezkoa dokumentaziorik erakustea; postariak emango dizun hartu izanaren ziurtagiria sinatu baino ez duzu egin beharko, eta bertan izena eta NANa agertuko dira.

Ekipajea Correos-en bulego batera eramaten baduzu, nahikoa izango da zerbitzuaren erosketaren ziurtagiria erakustearekin edo erreferentzia-zenbakia ematearekin.

Zerbitzua aldatu edo baliogabetu dezaket?

Aldaketak egin ditzakezu edo zerbitzua baliogabetu ekipajea hartu aurreko laneguneko 12:00ak arte.

Klik egin hemen tramitatzeko. Edozein kudeaketa kontsultatzeko 900 400 004 telefonora ere dei dezakezu.

Noiz entregatuko dute nire ekipajea?

Ekipajea hartutako egunetik ç 1 eta 3 egun arteko epean entregatuko da, helmugaren arabera. Zerbitzua kontratatzeko unean dagokion epearen berri emango dizugu.

Entregatzeko epea hauxe da: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18: 00etara. Jaiegunetan ez dago ekipajea entregatzeko zerbitzurik. 

Zer dokumentazio eman behar dut nire ekipajea entrega dezaten?

Ekipajea etxean entregatzea nahi baduzu, ekipajea entregatzen zaion pertsonaren NANa edo nortasun agiri ofiziala erakutsi beharko dituzu. Kasu honetan, bidalketaren hartzailea ez den beste pertsona batek jaso dezake ekipajea.

Entrega Correos-en bulego batean egiten bada, zure NANa erakutsi behar duzu. Ekipajea beste pertsona bati entregatu nahi badiozu, bere NANarekin batera, zure NANaren fotokopia eta ekipajea helduko denaren abisua, sinatuta, aurkeztu beharko ditu.

Zer egin dezaket nire ekipajea jasotzen/entregatzen ez badute?

Correos-en informazio eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuko telefonora (900 400 004) dei dezakezu. Ekipajearen erreferentzia zenbakia izan behar duzu eskura.

Zer gertatzen da maleta entregatzerakoan emandako helbidean ez banago?

Correos-ek entregatzeko bi saio egingo ditu. Ezin bada entregatu, paketea 15 egun naturaleko epean geratuko da bidalketa helbidearekin lotutako Correos-en bulegoan, hartzaileak edo behar bezala baimendutako pertsonak jaso ahal izateko.

Non kontsulta ditzaket kontratatutako ekipaje zerbitzu guztiak

Webgunean erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude, kontratatutako zerbitzu guztien historia kontsulta dezakezu "Mis equipajes" atalean. Orrian, Equipajes Puerta a Puerta zerbitzuan kontratatutako azkenengo 10 zerbitzuak azalduko dira. Bilatzaile bat erabiliz, aktibo dauden ekipajeen zerbitzuak ikus edo ezezta ditzakezu, eta zerbitzu espezifikoen bilaketa egin.

Non egin dezaket erreklamazioa ekipajea apurtu edo galdu bada?

Ekipajea garraiatzeko zerbitzuarekin zerikusia duen edozein kudeaketarako jarri harremanetan Correos-ekin 900 400 004 telefonoan , Correos-en webgunean edo edozein Correos-en bulegotan.

Non eska dezaket zerbitzuaren faktura?

Zerbitzuaren faktura eskatzeko, dei iezaguzu 919 191 565 telefonora.

Ekipajea jaso edo entregatu al daiteke Adolfo Suárez Madrid-Barajas aireportuan?


Bai. Jasotzeko eta entregatzeko zerbitzua eskuragarri dago T4 terminalean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:30era. .

Ekipajea entregatzeko T4 terminaleko 0 solairuko kontsignara joan behar duzu (iritsiera eremua). Kasu honetan, kontratazio epea txartela erosi zenetik trenaren irteera-egunera artekoa izango da. Modu honetan, data bat dator kontratatutako datarekin, Barajas T4-ean jasotako datarekin eta trenean bidaiatzeko datarekin.

Ekipajea aireportuan jaso nahi baduzu, T4 terminaleko 0 solairuan kokatutako kontsignara joan behar duzu (iritsiera eremua). Kasu honetan, zerbitzua kontratatzeko epea ekipajea jaso aurreko eguneko eguerdiko 12ak arte izango da.