PREMIUM TXARTELA

Guztia barne! aukera Prémium txartelak maila goreneko bidaia eskaintzen dizu, XL Confort eserlekuan, espazio eta erosotasun gehiagoz gozatzeko, zure txartelaren prezioan dauden estra guztiekin: eserlekua hautatzea, aldaketak eta baliogabetzeak, janaria eserlekura ekartzea eta abar…!

Más Renfe programako kide bazara, Prémium txartelarekin Renfe puntu gehien lortuko dituzu, eta geroko bidaietan edo gure partnerrekin erabili ahal izango dituzu.

Gogoratu zure txartela aldez aurretik erosiz gero, prezio onena lortuko duzula beti.

Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVEren kasuan, Prémium txartelaren aukera ez da eskaintzen, baina gainerako aukerez (Básico, Elige Estándar eta Elige Confort) gozatu ahal izango duzu.

PRÉMIUM TXARTELAK BARNE DITU:

  • XL Confort eserlekuan bidaiatzea.
  • BERRIA! Sekulako malgutasunarekin bidaiatzeko, aukeratu Superflex paketea, estra hauek ditu eta:

    • Doako aldaketa mugagabeak: aldatu bidaiaren data eta ordua nahi adina aldiz zigorrik gabe; txartel berriarekin dagoen prezio-aldea soilik ordaindu beharko duzu, alderik balego
    • AVE zubia: aurreratu edo atzeratu zure irteera, bidaiaren egunean bertan, aldaketa-gasturik gabe eta prezio-aldea ordaindu gabe
    • Diru guztia itzultzea: txartela baliogabetu ahal izango duzu irten baino 7 egun natural lehenagora arte, zenbatekoaren % 100 berreskuratuta, edo % 95, azken 6 egunetan baliogabetuz gero.
  • Behar baduzu, zure txartelaren titularra doan aldatu ahal izango duzu.
  • Ezustekoren bat sortzen bazaizu eta trenera garaiz iristen ez bazara, zure txartela alda dezakezu hurrengo trenean doan bidaiatzeko, baldin eta trena irten eta hurrengo 30 minutu baino lehen eskatzen baduzu.
  • Hautatu eserlekua bertan eserita bidaiatzeko; zerbitzua doan da.
  • Itxaron trenari eroso: sartu bidaiaren irteerako geltokiko Sala Club gelantrena irten baino 2 ordu lehenagotik hasita. Ezagutu gure Sala Club gelei buruzko informazio gehiago.
  • Bidaiatu zure maskotarekin doan, 10 kg-tik baino gutxiago pisatzen baditu. 40 kilora arteko txakurrak gehigarria Elige Estandar txartelarekin bakarrik eros daiteke.
  • Gozatu jatetxea eserlekuraino zerbitzuaz, zure eserlekuaren erosotasunean. Ezagutu xehetasun guztiak

 

GURE TXARTEL GUZTIEK ZERBITZU HAUEK DITUZTE BARNE:

TRENEAN

LURREAN

3 ekipaje-fardel

Bezeroaren arretarako zentroak

Puntualtasun konpromisoa

Azken orduko puntuak

Audioa eta bideoa trenean (Intercity-n izan ezik)

Autosalmentako makinak

Wifia (PlayRenfe AVEn)

Mugikortasun urriko pertsonentzako laguntza

Bagoi isila (AVE/Euromed)

Aldirietarako konbinatua

Kafetegia / taberna mugikorra

Renfe puntuak lortzea

KONTUAN IZAN:

  • Aldatzeko eta baliogabetzeko estrak (Doako aldaketa mugagabeak, AVE zubia, Diru guztia itzultzea eta Superflex paketea) txartela erosteko unean bakarrik eros daitezke, eta ezin dira eskuratu Básico txartelerako. Aukeratu Elige edo Prémium txartela, malgutasun handiagoa izateko.
  • Txartel guztiak doan baliogabe ditzakezu erosketa egin eta 2 orduko epean.
  • AVE eta Larga Distancia trenetan bidaiatzeko txartelak izendunak dira, horrela zurekin harremanetan jarri ahal izango dugu behar izanez gero. Bidaiatzen duzunean, ez ahaztu indarrean dagoen eta argazkia duen nortasun-agiria (NAN, gidabaimena, egoiliar-txartela edo pasaportea) zurekin ekartzea. Nortasuna egiaztatzeko fakturatzeko unean edo trenean bertan.
  • Premium txartelaren aukera ez dago eskuragarri Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVEn bidaiatuz gero.

Kontsultatu Prémium txartelaren baldintza guztiak

AVE eta Larga Distancia trenetan bidaiatzen baduzu, zure txartelak barne du Combinado Cercanías txartela, Cercanías, Rodalies eta Alacanteko TRAMen bidaiatzeko. Cercanías txartel konbinatua trena irten baino 4 ordu lehenago eta helmugara iritsi eta 4 geroago arte erabil dezakezu.

Eskuratu doako Cercanías txartel konbinatua autosalmentako makinetan eta leihatiletan, barra-kodea eskaneatuz edo txartelean agertzen den zenbaki-kodea idatziz. Gainera, Madrilgo, Malagako, Valentziako eta Murtzia/Alacanteko Cercanías geltokietan ez ezik, zuzenean sar zaitezke Cercanías sarera kode-irakurgailua duten tornuetan zure AVE edo Larga Distancia txarteleko bi dimentsiotako barrak (BIDI) aurkeztuz, eta horrela ez duzu autosalmentako makinetara edo leihatiletara joan beharko.