Ezagutu gure Prémium jatetxea


Gure AVE (Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE izan ezik) edo Euromed trenetan Prémium txartelarekin bidaiatzen baduzu, jatetxea eserlekuan zerbitzuaz goza dezakezu. Bueltan da bost izarreko menuen eskaintza, Ramón Freixa sukaldariaren aholkularitzari esker.

Eserlekuko jatetxea zure Prémium txartelaren kostuan barne hartzen da, aparteko beste hainbat zerbitzuez, eta aldaketak baliogabetze politikarik onenaz gain. Txartelean xehatuta ikusiko duzu garraioaren eta jatetxearen prezioaren zenbatekoa dagokien BEZarekin; horrela zure txartelak barne hartzen duenari buruzko informazioa emango dizugu  argi eta gardentasun osoarekin.

Gainera, orain, Elige Confort tarifarekin bidaiatzen baduzu, AVE eta Euromed trenetan eros dezakezu Premium menua. Bazkaria edo afaria 25 euro kostatuko zaizu, eta gosaria, aperitiboa edo askaria 22 euro, Ramon Freixak, 2 Michelin izar eta Repsol 3 eguzki dituen gure sukaldari-aholkulariak diseinatutako otordu zoragarria izango da.

Prémium txartelarekin, treneko zure bidaia esperientzia biribila izango da. Anima zaitez eta proba ezazu!
 

Nolakoa da jatetxe-zerbitzu berria?

Madrilgo bere lokalean 2 Michelín izar eta 3 Repsol eguzkirekin saritua izan den Ramón Freixa sukaldariaren aholkularitza du jatetxearen eskaintza osasuntsu, askotariko eta jasangarriak.

Gozatu ahal izango duzu gosari, aperitibo, bazkari, askari edo afarian, ibilbidearen eta bidaiatzen duzun ordutegiaren arabera. Ibilbide laburretan, kortesiazko freskagarri txiki bat eskaintzen dizugu, edari eta mokadu bat.

Bazkariak eta afariak lehen plater, plater nagusi eta postrearekin osatzen dira. Plater nagusi eta postre batez osatzen da gosaria, opilekin lagunduta. Aperitibo eta askariaren kasuan, bi pieza gaziz (sandwichak, ogitarteko txikiak edo antzekoak) eta pieza gozo batez gozatu ahal izango duzu. Menu guztietan zerbitzatzen dira edari hotz eta beroak, eta trena zirkulatzen ari den orduaren arabera, likorea ere zerbitzatzen da. Era berean , barne hartzen dira zerbitzatzen den janarirako egokiak diren osagarri guztiak: ogia, marmelada, gurina, olioa, ozpina, etab. 

Zure dietara moldatutako menu berezia behar baduzu, eska ezazu txartela erosten duzunean, eta gutxienez, trena irten baino 12 ordu lehenago. Hurrengo menuak ditugu: haurrentzako menua, begetariano zorrotza, obolakteo begetarianoa, glutenik gabe, laktosarik gabe, Kosher, Halal, gatz gutxikoa, haragirik eta azukrerik gabekoa.

 


Gure txartel guztiak

Badakizu AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE eta Larga Distancia trenetan bidaiatzeko gure nahierako txartel berriak zuri eta bidaia bakoitzean behar duzunera moldatzen direla.

Horregatik, eserlekuko jatetxe zerbitzuez gozatu nahi ez baduzu, Elige Confort txarte lbat erosi dezakezu, XL eserleku batean bidaiatuko duzu baita ere eta aukerako esta bat izango duzu, box menua zure eserlekuan, eroso, jasotzeko. Gogoratu ezazu gure AVE eta Larga Distancia tren guztiek kafetegia edota taberna mugikor zerbitzua dutela. Gure trenetan, zuk aukeratuko duzu.

 

Prémium txartelaren faktura behar baduzu, ohiko bideen bidez eskatu ahal izango duzu.