25 pertsona baino gehiagoko talde-bidaiak

Lagunak, familia-bilera handiak, aisialdi-bidaiak edo lana. 25 pertsona baino gehiagoko taldeek ere deskontu garrantzitsuak izango dituzte Renferekin bidaiatzean.

Informa zaitez bidaiaren data baino gutxienez 10 egun lehenago:

  • TALDEAK saileko helbide elektronikoan
  • Taldeak saileko informazio-telefonoan: 91 487 11 87 (A-O, jaiegunak izan ezik, 09:00etatik 21:00etara).

Zure bidaiaren ezaugarrien arabera (jende kopurua, eguna, ordua, trena...), neurrirako aurrekontu bat emango da onartzeko. Taldearen prezioa itxia izango da, ez da beste deskonturik pilatuko.

Gogoratu taldeko kideren batek mugikortasun murriztua edo H eserlekua (gurpildun aulkira ainguratzeko lekua) lortzeko laguntza eskatuko ote duen adieraztea.

Behin aurrekontua onartuta, Taldeak sailak erreserba-zenbaki bat igortzen du, erosketa geltokiko leihatiletan edo aurrez aurreko bidaia-agentzietan erosteko.

Aldaketak egiteko, gutxienez 72 ordu lehenago egin behar da erreserba eta haren aldaketen berri ematen dituen mezu elektroniko bat idatzita Taldeak sailera. Kontuan izan txartelak erosi badituzu jada, ezingo dela aldaketarik egin.