Pertsona guztien mugikortasuna bermatzeko konpromisoa hartu dugu Renfe-n. Horregatik, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun bat baduzu edo 18 urtetik gorako pentsioduna bazara, Tarjeta Dorada txartelak eskaintzen duen deskontua aprobetxa dezakezu.

Tarjeta Dorada txartela

Txartel nominal eta besterenezin honek bidaien deskontuetarako sarbidea emango dizu eta 6 € -ko prezioa du. Geltokietako leihatiletan edo bidaia agentzietan eros daiteke, ziurtagiria, desgaitasun txartela edo egiaztagiria aurkeztuz. Urtebete balio du.

Deskontuak

Ave eta Larga Distancia trenetan

  • % 25eko deskontua eskuragarri dagoen edozein preziotan

Avant trenetan

  • Astelehenetik ostiralera: % 25eko deskontua
  • Larunbatetan eta igandeetan: % 40eko beherapena

Media Distancia trenetan

  • % 40ko beherapenetik hasita
     

Tarteja Dorada txartelarekin ere Aldiriak eta Feve zerbitzuak deskontuarekin atzitu ahal izango dituzu.

% 65 edo gehiagoko desgaitasun bat baduzu laguntzaile batekin bidaia dezakezu, eta zure baldintza ekonomiko berean bidaiatuko du.

Zure Tarjeta Dorada-rekin eskuratutako txartelek aldaketak eta baliogabetzeak onartzen dituzte, betiere aukeratutako bidaia-aukerak ahalbidetzen badu. Gastuen mende egon daiteke.
 

Irakurri baldintza guztiak