TRENA AVLO-REKIN

"La terreta" gisa ezagutzen du jendeak Valentzia; tradizioa eta abangoardia nahasten dituen hiri anitza da, Mediterraneoaren bihotzean, eta inoiz amaitzen ez den plan mordoa eskaintzen dizu.

Gal zaitez bere alde historikoan, "Ciutat Vellan", eta gozatu valentziar gotikoaren adibide nagusiez, hala nola Katedrala eta Miguelete dorrea edo Generalitatearen Jauregia. Busti zaitez kulturaz, arteaz eta gastronomiaz Ruzafa eta Ensanche inguruan, modako lokalez beteta dagoen eremua baita. Izan ere, ez da harritzekoa Valentzia 2022ko diseinuaren munduko hiriburu aukeratu izana.

Edozein momentu ona da hiria bisitatzeko, nahiz eta, zalantzarik gabe, martxoan egiten diren eta Nazioarteko Interes Turistiko gisa katalogatutako Falla ezagunen garaian, hiria biziz eta kolorez betetzen den. Gorde ezazu data!

Nola ez, ezin duzu galdu Valentziako paella on bat (benetakoa), nahiz eta Valentzia ez den bere arrozagatik soilik ezagutzen, autorezko jatetxe onenetaz ere gozatu ahal izango duzu, edo tapak dastatu ahal izango dituzu El Cabanyal aldean, xarmaz betetako arrantzaleen auzo zaharrean.

Bidaiatu trenean Valentziara, aukerarik azkarrena, erosoena eta iraunkorrena da. Hiriak guztiontzako planak eskaintzen ditu, bakarrik bidaiatzen baduzu, zure familiarekin, seme-alabekin edo lagunekin. Eta beti preziorik onenean. Avlo-rekin oso erraza da.

 

VALÈNCIA JOAQUÍN SOROLLA GELTOKIA

Valentziako Joaquín Sorolla geltoki nagusia 05:45etik 24:00etara irekita dago eta zerbitzu ugari ditu:

  • Txartel Salmenta
  • Merkataritza gunea
  • Autoen alokairua
  • Taxi geltokia
  • Metroarekin eta autobusarekin loturak
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat
  • Ibilgailuen aparkalekua 

Horrez gain, València Joaquín Sorolla geltokian, Avlo trenak egunero konektatzen dira beste helmuga batzuekin, bidaiatu trenez Madril (eguneko 3 tren), Cuenca (eguneko 2 tren) eta Requena-Utielera (eguneko 2 tren). 

Gure bilatzailean kontsulta berean Avlo, Ave eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegi, tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.

  • Arteen eta Zientzien Hiri ezaguna Turia ibaiaren inguruan kokatzen da, eta bisitariei esperientzia paregabea eskaintzen dien zientzia- eta kultura-dibulgazioko Europako multzo handienetako bat da.
  • Kondairak dioenez, Valentziako katedraleandago Grial Santua, Jesukristok Azken Afarian erabili zuen kaliza.
  • Hiriak bere Zetaren bidea dauka, eta material horrek Valentziako historian izan duen garrantzia eta bere kulturan eta tradizioan nola islatzen den erakusten du. 
  • Bariko San Nikolas eta San Pedro Martiriaren elizari "Valentziako Sixtina Kapera" deitu ohi zaio bere Barrokoko fresko zoragarriengatik.
  • Ezin zara gosariaren eta bazkariaren artean "esmorzaret" egin gabe, Merkatu Zentralean, inguruko produktu gastronomiko onenak eskainiko dizkizun eraikin modernista ederrean.