2023an %50eko deskontuarekin bidaiatzeko, kontsulta ezazu Avant Tarjeta Plus, Tarjeta Plus 10 Arrunta eta Ikasleena eta Tarjeta Plus 10-45 abonamenduei buruzko informazio guztia.

Maiz bidaiatzen baduzu, zuretzako abonamendu egokia aurkituko duzu. Erabiltzeko erosoak dira eta deskontu handiak eskaintzen dituzte txartel orokorraren prezioan.

Gainera, abonamendu nominal guztiek Más Renfe programako puntuak irabazteko eta abantailak aprobetxatzeko aukera ematen dute. Gogoan izan Tarjeta Más Renfe txartelaren zenbakia eman behar duzula abonamendua erosterakoan. Oraindik erregistratu gabe bazaude, esteka honetan erregistra zaitezke.

BA AL ZENEKIEN?

2023ko urtarrilaren 23tik aurrera, Avant zerbitzuen berezko abonamenduak % 50eko deskontua izango dutela Zerbitzu Publikoaren betebehartzat emandako AVE eta Larga Distanciako trenetan:

  • Madril-Palentzia
  • Madril-Zamora
  • Leon-Valladolid
  • Leon-Palentzia
  • Burgos-Madril
  • Burgos-Valladolid
  • Ourense-Zamora
  • Palentzia-Valladolid
  • Huesca-Zaragoza
  • Leon-Segovia
  • Segovia-Zamora
  • Palentzia-Segovia
  • Medina del Campo Alta Velocidad-Zamora

2023an Media Distanciako zerbitzuetan doan bidaiatzeko, kontsulta ezazu ohiko bidaiarientzako doako abonamenduei buruzko informazioa. Planifikatu ezazu zure bidaia, puntako orduak saihesteko.

Media Distancia