Gure bazkideak

 

Hotelak

 

Hard Rock Hotel. Madrilen bihotzean

Más Renfe esperientzia Madrileko Hard Rock Hotelean jarraitzen du, , Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionalaren eta Artearen Urrezko Hirukiaren aurrean kokatzen dena, Ronda de Atocha 17 zk. Ezagutu ezazu beren webgunean.

Más Renfe Plata, Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino mailako kide bazara, onura esklusibo hauek izango dituzu:

  • Lehentasunezko check-in gunea
  • Doako edaria RT360, Roxy Lounge edo GMT + 1 establezimenduan
  • Early check-in doan, eskuragarri dagoenean
  • Late check-out doan, eskuragarri dagoenean
  • Gosaria prezio berezian, aldez aurretik erreserbatuta, 14€

Abantaila horiek eskuratzeko, Hard Rock Hotel Madrid-en ostatu hartu beharko duzu, eta hoteleko harreran Más Renfe Plata, Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako titular zarela adierazi beharko duzu. Bertan, gainera, xehetasun guztiak eta eskuragarri diren onura guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.

Informazio gehiago

Rusticae - Xarmadun hotelak

Rusticae zure bikotearekin, lagunekin edo familiarekin ihes egiteko aproposak diren hotel nazionalen hautapen bat da. Zure Renfe puntuak erabil ditzakezu Rusticae hotelen hautapen honetan erreserbak egiteko.

Puntu-trukea
1.- Hautatu ostatua Rusticae hotelen hautapenean
2.- Deitu gure Call Center-era (914 879 017) erreserba gauzatzeko, beti ere tokia eskuragarri dagoenean.
3.- Aprobetxa ezazu %10eko deskontua Rusticae opari-giltzak erosiz.

Erreserbak
Jarri harremanetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara Call Center Rusticae-rekin (914 879 017) edo posta elektronikoz reservas@rusticae.es helbidean

Informazio gehiago lortzeko jarri harremanetan Más Renfe programaren zerbitzu-zentroarekin

  • Telefonoa: 919 191 566
  • Helbide elektronikoa: masrenfe@renfe.es

Meliá Hotels International. Dena posible den lekua.

Luxu esklusiboenetik familiako oporretara edo konbentzio-hotel sofistikatuenen funtzionaltasunera eta teknologiara.

Gozatu kalitatea bermatuko duten establezimendu zabalez, bezeroen gogobetetze-programa pertsonalizatuak erabilita.

Renfe puntuak lortzea
Faktura ordaintzean, ez ahaztu zure Más Renfe kide zarela esateaz, eta % 50 lortuko duzu Renfe puntuekin (zerga oinarriaren guztizkoan kalkulatuta).
Baliteke Renfe puntuak lortzea zenbait tarifa edo establezimendutara mugatuta izatea; horretarako, kontsultatu puntuak lortzeko baldintza espezifikoak erreserba egin baino lehen. Ez da punturik lortuko puntuak erabiliz egindako erreserbekin. Más Renfe programako kideak bakarrik eskuratuko ditu Renfe puntuak, eta bere logelagatik bakarrik.
Lekurik badago soilik emango da erreserba.

Puntuak trukatzea
Trukatu zure kontuan pilatutako puntuak Meliá Hotels International kateko establezimenduen hautapen batean egindako egonaldiengatik.

Renfe puntuen trukea zenbait tarifatara edo establezimenduetara mugatuta egon daiteke; horregatik, kontsultatu puntuak trukatzeko baldintza espezifikoak, erreserba egin baino lehen. Egonaldia Renfe puntuekin ordaintzen bada, ez dira Renfe puntu gehiago eskuratuko, eta lekuen erabilgarritasunaren araberakoa da erreserba.

Erreserbak

  • Más Renfe programaren zerbitzu-zentroa: 919 191 566.

 

Finantza-zerbitzuak

 

Renfe Mastercard txartelak

Ezagutu Renfe Mastercard txartelen programa berria.

Zure erosketak eskuragarri dauden hiru kreditu-txarteletako edozeinekin ordainduta (Renfe Mastercard, Renfe Mastercard Viaja eta Renfe Mastercard Descubre), Renfe puntuak eskuratuko dituzu eta beste onura batzuk izango dituzu, hala nola aseguruak, txartelak erosteko deskontu zuzenak eta beste abantaila batzuk. 

Renfe Mastercard txartel baten titular izateko, edozein mailatako Más Renfe txartel baten titularra izan behar duzu aldez aurretik.

Informazio gehiago

American Express Renfe txartela.

American Express Renfe txartelarekin zure Renfe puntuen erosketa guztien zenbatekoaren % 15 lortuko duzu.

Gainera, Más Renfe txartelaren maila gorenak eskuratu ahal izango dituzu zure eguneroko erosketetan American Express Renfe txartela erabiltzeagatik.

Eskatu orain eta ez galdu ongietorriko eskaintza.

Informazio gehiago

Membership Rewards programa.

Puntuak lortzea
American Express-en Membership Rewards programako kidea bazara, zure MR puntuak Renfe puntuengatik truka ditzakezu eta doan bidaia dezakezu trenean edo enpresa laguntzaileen produktuak eta zerbitzuak eskura ditzakezu.

 

Bidaiak

 

Renfe Viajes

Renfe Viajesekin gozatu ezazu trenezko zure bidaiaz, hotelen eta aisialdirako ekintzen eskaintza onenekin. Aurkitu hobekien egokitzen zaizun hotela, eta bizi aisialdi esperientzia ahaztezina (musikalak, antzerkiak, parke tematikoak, museoak, bisita gidatuak).

Renfe Viajesi esker, Renfe puntuen zenbatekoaren % 4 lortuko duzu, hau da, 100€-ko erosketa batean, 40 Renfe puntu (puntuak zure kontuan jasoko dira zerbitzuaz gozatu ondoren).

Renfe Viajeseko erosketak egiteko ere erabili ditzakezu Renfe puntuak. Más Renfe aukeratu beharko duzua ordainketa modu gisa, eta behar adina punturik ez baduzu, ez kezkatu, beste ordainbide batzuekin konbinatu ahal izango duzu. Gogoratu 10 Renfe puntuk, euro 1 balio dutela
.
Erreserbak: 
renfeviajes.renfe.com 
Contact center: 918280012 (astelehenetik ostiralera, 8etatik 21etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 10etatik 14etara)
Viajes Reina E-maila: renfeviajes@ociotour.es

Informazioa:  
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri zaitez harremanetan Más Renfe Programaren Zerbitzu Zentroarekin:
Telefonoa: 919 191 566.
Helbide elektronikoa: masrenfe@renfe.es

 

Auto alokairua

 

AVIS, ihes egiteko garaia da

Erreserbatu orain zure alokairuko autoa eta gozatu Espainia bisitatzeko dauden eskaintza eta promozio desberdinez. Aukeratu horietako bat eta jarraitu bidaia AVISekin.

Puntuak lortzea
Más Renfe programak eta AVIS konpainiak aukera ematen die Más Renfe programako titularrei AVIS España enpresaren bulegoetan baldintza esklusiboak edukitzeko.

Train & Drive tarifak urte guztian egunen 35 €-tik aurrera ibilgailu bat alokatzeko aukera ematen du Penintsulan eta Balear Uharteetan Más Renfe kide gisa identifikatuz gero.

Horrez gain, GIDARI OSAGARRIA DOAN gehitu ahal izango duzu eta % 65 eskuratu dezakezu Renfe puntuetan.

Gainera, gozatu eskaintza hauez: 3x2 (alokatu 3 egun eta ordaindu 2) edo 7x5 (alokatu 7 edo 6 egun eta ordaindu 5).

Tarifak barne ditu: kilometro mugagabea, CDW (kalteak estaltzen dituen asegurua frankiziarekin), TP (lapurreta-asegurua) BEZa eta Renfe tasak.

Erreserbak
Erreserben telefono nagusia: 902 135 531
Web-orria: AVIS
Train & Drive: AVISen

Puntu-trukean
Trukatu zure puntuak eta alokatu zure autoa AVIS Españako bulego-sarean, 480,80 puntu/egunetik hasita (A-B taldea), 1.502,50 puntura arte (K – L taldea). Kontsultatu beste talde batzuetako ibilgailuak erreserbatzeko behar diren puntuak.

Tarifak barne ditu: kilometro mugagabea, CDW (kalteak estaltzen dituen asegurua frankiziarekin), TP (lapurreta-asegurua) BEZa eta Renfe tasak. Penintsula eta Balearretan balio du eskaintzak, eta Avis-en baldintza orokorren araberakoa da.

Alokairua puntuekin ordaintzen bada, ez dira puntu gehiago eskuratuko.

Erreserbak

  • Más Renfe programaren zerbitzu-zentroa: 919 191 566.

Europcar: Autoa, trena eta abantaila piloa.

Alokatu autoa Europcar-ekin, zerbitzu onenaren bermearekin.

Puntuak lortzea
Europcar-ek Tarifa Orokorra jartzen dizu eskura, behar duzunean ibilgailua alokatu ahal izateko, eta % 65 Renfe puntu lortuko dituzu Más Renfe edo Más Renfe Plata programako titularra bazara, edo % 70 Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako titularra bazara. Ez ahaztu ibilgailua jasotzean Más Renfe programako kide zarela adieraztea.

Erreserbak
Europcar-en erreserba-zentroa: 902 105 030 zure Más Renfe zenbakia adierazita.

Puntu-trukea
Trukatu zure puntuak eta alokatu zure ibilgailua Europcar-ekin.
Kontsultatu zure erreserba egiteko behar dituzun puntuak Más Renfe programaren zerbitzu-zentroarekin harremanetan jarriz.
Europcarren kreditu eta adin baldintzak bete beharko ditu titularrak; gainera, gidatzeko baimena ere eduki beharko du.
Alokairuan sartzen dira kilometro mugagabeak eta BEZa. Más Renfe programaren titularrak gasolina eta aseguru gehigarriak ordaindu beharko ditu. Alokairua puntuekin ordaintzen bada, ez dira puntu gehiago eskuratuko.

Erreserbak

  • Más Renfe programaren zerbitzu-zentroa: 919 191 566.

 

Aseguruak

 

Mutua: Mutura etortzeak oparia du.

Más Renfe programako kide bazara, 1.300 Renfe puntu lor ditzakezu Mutuarekin zure auto- edo moto-asegurua aseguru kontratatzeagatik.

Puntuak lortzea
Lortu 1.300 Renfe puntura arte Mutua Madrileñan auto- edo moto-aseguru bat kontratatzeagatik. Gainera, abantaila hauek izango dituzu:

  • Urtean 2 doako garbiketa-txeke Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan erabiltzeko.
  • 10 € zure SOY txartelean gasolinagatik trukatzeko Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan zure asegurua lehen aldiz berritu ondoren.
  • Urtean 2 sarrera doan Reina Sofía Museo Nazionalerako.

Kontratatu zure poliza 915 578 313 telefonora deituz (Mutua Madrileñak Renfeko bezeroei emandako zerbitzua).

 

Argitalpenak

 

Unidad Editorial

Puntu-trukea
Más Renfe eta Unidad Editorial-ek zure argitalpen gogokoenetara harpidetza egiteko Renfe puntuak erabiltzeko aukera eskaintzen dizu, Más Renfe programako kide zarelako:

  • Expansión: Espainiako ekonomia-egunkari nagusiena.
    • 6 hilabete: 3.100 puntu
    • 1 urte: 6.200 puntu
  • Telva: emakumeentzako moda eta edertasunerako azken joerak ezagutzeko aldizkaririk egokiena.
    • 6 hilabete: 250 puntu
    • 1 urte: 500 puntu

Harpidetza Renfe puntuekin ordaintzeko, deitu Más Renfe zerbitzu-zentrora, 919 191 566 zenbakira. Harpidetza eskatu eta hurrengo hilabetean jasoko duzu lehenengo alea.

 

GKE

Eman zure Renfe puntuak.
Renfek lankidetza-hitzarmenak ditu GKE desberdinekin, besteak beste, Aldeas Infantilesekin, Minbizia duten Haurren Gurasoen Federazioarekin eta Nuevo Futuro-rekin.

Renfe puntuak non trukatu behar dituzun oraindik ez badakizu, ez ahaztu elkarte horien lan garrantzitsua begiratzeaz. Erabili zure Renfe puntuak laguntza zuzen bihurtzeko (10 Renfe puntu = 1 euro).

Nola eman zure Renfe puntuak:
Zure Renfe puntuak dohaintzan emateko deitu Más Renfe programaren zerbitzu-zentrora, 919 191 566, edo egin dohaintza zuzenean zure Eremu pribatura sartuta.

Gogoratu 10 Renfe puntu euro baten baliokidea dela.

 

Minbizia duten haurren Espainiako Gurasoen Federazioa

Puntu-trukea
Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioa minbizia duten edo izan dituzten guraso boluntarioek osatzen dute, 1990an sortu zen eta ordudanik Espainian urtean 16.000 pertsona baino gehiagoren beharrei laguntza eta erantzuna ematen die. Laguntza integrala: osasun-laguntza, psikologikoa, teknikoa, ekonomikoa.

Eman zure Renfe puntuak Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioari eta norabide oso zehatz batean lagunduko duzu: Minbizia duten haurren eta nerabeen bizi-kalitatea hobetzen. Oraindik gainditu gabeko ikasgai bat da eta denon artean hobe dezakegu. Laguntza horri esker, urtean jende kopuru handi horrek arreta psikologikoa jasotzen jarraitu ahal izango du, Pediatriako Onkologia Unitate batean seme-alabak tratatu ahal izateko bizilekuz aldatu behar duten familiak hartzen, informazioa, babesa, sendagaiak erosteko laguntza ekonomikoak, elikadura, garraioa, liburuak eta abar luze bat eskaintzen duten MINBIZIA DUTEN HAURRAK hartzeko 45 etxeri esker.

Más Renfe programaren izenean eta zure dohaintza jasoko duten minbizia duten haur guztien izenean, mila esker!

Nuevo Futuro

Puntu-trukea
Más Renfe programak eta Nuevo Futuro-k Siriako Proiektuaren lana laguntzeko aukera eskaintzen du zure Renfe puntuak behar handia duten haurrei laguntzeko dohaintzak egiteko erabiliz.

Nuevo Futuro erakundeak zure laguntza behar du Sevillan etxebizitza bat eraikitzeko eta laguntza behar duten haur horiek gizarteratzeko.

Nuevo Futuro-ko haur guztiek eta Más Renfe programak zure dohaintza eskertzen dizugu.

Aldeas infantiles

Puntu-trukea
HAURRAK EZ DIRA JAIOTZEN BAKARRIK HAZTEKO

Lagundu Aldeas Infantiles SOS elkarteari Renfe puntuen bidez! Egizu bat milaka haurri etxe zoriontsu bat eta itxaropenez betetako etorkizuna emateko erronkarekin.

Aldeas Infantiles SOS elkarteak 50 urte betetzen ditu Espainian. Mende erdi haurrak babestuz, gazteengana helduz, arriskuan dauden familiei lagunduz eta haurrei nabarmen eragiten dieten larrialdiei erantzunez. Hala ere, oraindik asko dago egiteko!

Zure laguntzarekin arrisku-egoeran dauden haur eta gazte askok bizitza hobea izan dezaten lagunduko duzu.

Mila esker gure izenean eta Aldeas Infantiles SOS Espainia elkartearen izenean!