Batu gure programara eta gozatu abantaila guztiez bidaiaren aurretik, bitartean eta ondoren 

Ezagutu American Express Renfe txartela. Treneko bidaiez are gehiago gozatu ahal izango duzu.

Bihurtu zure erosketen % 15a Puntos Renfe programaren puntu, eta Más Renfe Plata, Más Renfe Oro eta Más Renfe Platino txartelen jabeen abantailak errazago eskuratu.
 

1.200 Puntos Renfe programako puntu arte emango dizkizugu, hau da, 120 €, lehenengo sei hilabeteetan txartelarekin 2.000 €-ko erosketa egiten baduzu. 

American Express txartelaren jabe berrientzako bakarrik balio du eskaintzak.

 

Sartu errazago Más Renfe txartelaren maila gorenetara (Plata, Oro eta Platino) zure American Express Renfe txartela erabiliz (Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu legezko baldintzak):

  • Eskuratu Más Renfe Plata maila, urtean 5.000 €-ko gastua gutxienez egiten baduzu edozein establezimendutan
  • Eskuratu Más Renfe Oro maila, urtean 10.000 €-ko gastua gutxienez egiten baduzu edozein establezimendutan
  • Eskuratu Más Renfe Platino maila, urtean 15.000 €-ko gastua gutxienez egiten baduzu edozein establezimendutan

 

Lehen 6 hilabeteetako kuota oparituko dizugu eta 7. hiletik aurrera, gutxi gorabehera, hileko kuota 7 €-koa izango da.

 

Erabili American Express Renfe txartela eguneroko erosketa guztietan, supermerkatuetan, gasolindegietan, jatetxeetan, zinemetan, bidaietan eta abarretan, eta bihurtu erosketen zenbatekoaren % 15 Puntos Renfe programaren puntu. Txartelarekin gastatutako 1 € = 0,15 Puntos Renfe programaren puntu.

Era berean, gaitutako geltokietan trenetara sartzeko kontrolean lehentasuna izango duzu American Express Renfe txartela erakutsiz.

 

Más Renfe programako kide izan behar duzu. Informazio gehiago lortzeko edo txartela eskatzeko, kontsultatu American Express Renfe txartelaren webgunea.

 

 

Pertsona bakarrekoa, nominala eta besterenezina da txartela, eta titularrei deskontua eskaintzen die erabilitako trenetan eskuragarri dagoen preziorik onenean.

Txartela erosteko edo berritzeko unean 14 eta 25 urte artean dituzten gazteek erosi ahal izango dute. Bere prezioa 50 € da, erosten duzunean zure Más Renfe bezero zenbakia jasoko duzu eta deskontu txartelak erosten has zaitezke.

Ave eta Larga Distancia

  • % 30eko deskontua erosterakoan eskuragarri dagoen preziorik onenean.

Avant, Media Distancia eta Aldiriak/Rodalies

  • % 25eko deskontua

Nola lortu?

www.renfe.com webgunean identifikatzeko eta zerbitzuetara sartzeko erabiltzen den "bezero zenbakia" jasotzen duzu

Ez pentsatu bi aldiz eta erosi Más Renfe Joven txartela bidaia guztietan aurrezteko.