2023ko abenduaren 12tik aurrera, eta garraioko segurtasun-arazoak direla-eta, ezin da trenera igo patinete eta monoziklo elektrikorik edo antzeko ibilgailurik. Araudi horretatik kanpo geratzen dira mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak, baita bizikleta elektrikoak ere.

Eskuko ekipajea

Trenean gehienez 3 pakete igo dizakezu, eskuko ekipajea izango baita, baldin eta hiruren batura 25 kg edo 290 cm baino handiagoa ez bada.

Baimendutako gehienezko neurriak 85x55x35 cm dira. (Altuera–zabalera–sakonera).

Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVEn bidaiatuz gero, eskuko ekipajeak baldintza berak ditu, baina derrigorrezkoa da ekipajea etiketatzea

Gogoratu Avlo trenetan bidaiatzeko ekipajeen politika murriztaileagoa dela. Kontsulta ezazu informazio guztia.
 

 

Zer da eskuko ekipajea?

  • Maletak, eskuko poltsak, motxilak, ordenagailuak eramateko maletatxoak eta antzekoak
  • Haurren orgatxoak eta kotxeak (beti tolestuta joan behar dute)

Halaber,

  • Musika-tresnak, beren zorroan sartuta, 30x120x38 cm baino handiagoak ez badira. (Zabalera-luzera-sakonera).
  • Bizikleta eta patinete (patinete ez-elektrikoak) guztiak zorro batean tolestuta joatean eskuko ekipajetzat jotzen dira, baldin eta 180 cm edo gehiago neurtzen ez badute eta, beraz, doan onartuko dira Renfe Viajeros zerbitzu arrunt guztietan. Bizikletak eta patineteak tolestu gabe bidaiatzeko gidalerroak bidaiatzen duzun tren motaren araberakoa izango da. Irakurri horri buruzko informazio guztia.

 

Gogoratu Avlo-n egingo duzun bidaian, ekipaje hau sartzen dela txartelaren prezioan:

  • 1 eskuko ekipaje (poltsa, motxila eta abar) gehieneko dimentsio hauekin: 36x27x25 cm, pisu-mugarik gabe
  • 1 kabinako maleta, 55x35x25 cm-ko gehienezko neurriekin, pisu-mugarik gabe

Neurri handiagoko ekipaje gehigarri bat gehitu behar baduzu, gehienez ere 85x60x35 cm-koa. (edo guztira ez bada 180 cm-tik gorakoa), zure txartela erostean gehitu dezakezu 10 €-ren truke, baita txartela erosi ondoren ere, trena irten baino 30 minutu lehenagora arte, txartelak saltzeko bide guztietan 15 €-ren truke. Trena irten aurreko 30 minutuetan, geltokiko sarrera-kontrolean gehitu ahal izango duzu ekipaje gehigarria 30 €-ren truke.