Aplazame iritsi da! BNPL metodo berria ("Buy now pay later") zure bidaiak 4 hilabetetan interesik gabe* ordaintzeko!
"Buy Now Pay Later" edo "Erosi orain eta ordaindu gero" ordainketa-sistemak zure tren-txartelak erosi eta gerora zenbatekoa zatituta eta interesik gabe ordaintzeko aukera ematen dizu. Zure erosketaren ordainketa 4 hileko kuotetan banatu ahal izango duzu, zenbatekoa 150 € edo gehiago bada. Azkar, garden eta konplikaziorik gabe!
Eman malgutasun guztia zure erosketei eta gastu gehigarririk gabe. Renfen erraz jartzen dizugu.
Aplazame bidez ordaintzea azkarra, erraza eta segurtasun-maila handikoa da.
Txartelak aukeratzen dituzunean, aukeratu "Txartela / Ordaindu 4 hilabetetan interesik gabe" ordainketa-metodoa. Ordainketa-pasabidean, "Beste ordainketa-modu batzuk" ataleko botoia sakatu beharko duzu, prozesua hasteko. Helbide elektroniko bat, nortasun-agiria eta banku-txartel bat beharko dituzu zure ordainketa 4 kuotetan zatitzeko, interesetan zentimo bat ere ordaindu gabe.
Ordaindu Aplazamerekin eta atzeratu zure ordainketak, ez zure planak.
* APLAZAME erabiliz 500,00 €-ko erosketa 3 hilabetetan ordaintzeko finantzaketaren adibidea, eskaera egin eta 30 egunera ordaintzen hasita. 125 €-ko sarrera bat eskatzen da, eta erabiltzaileak bere txartelaren bidez ordaindu behar du eragiketa egiten duen unean. Finantzatu beharreko zenbatekoa saskiaren balioaren (500,00 €) eta sarreraren (125,00 €) arteko aldea da: 375,00 €. 125 €-ko 3 hileko kuota eskatzen dira. Irekiera-komisioa: 0,00€. TIN: % 0,00; UTB: 0,00%. Zordundutako zenbatekoa, guztira: 375 €. APLAZAME-k (Wizink Bank, S.A.U.) onartu behar du.
Aplazame erabil dezakezu renfe.com webgunean egindako edozein erosketaren ordainketa egiteko, zenbatekoa 150 € edo gehiagokoa bada.
Bai, Aplazame bidez erositako txartelak bertan behera utz daitezke (tarifak, bidaia-aukerak edo erositako gehigarriak aukera ematen badu), ohiko moduan. Itzuli beharreko zenbatekoak Aplazame-ra iritsiko dira, eta, zenbatekoaren arabera, finantzaketaren zorra osorik edo zati batean kitatuko du, eta gainerakoa itzuliko du, halakorik badago.
Bai, Aplazame bidez ordaindutako txartelak alda daitezke (tarifak, bidaia-aukerak edo erositako gehigarriak aukera ematen badu), ohiko moduan.
Aldaketen kasuan, salmenta-sistemak deuseztapen bat eta erosketa berri bat kudeatzen duenez, deuseztapena aurreko irizpideen arabera arautuko da, eta erosketa berrian, nahi duzun ordainketa-bidea aukeratu ahal izango duzu berriro.
Kalte-ordainen kasuan, prozedura baliogabetzeetarako ezarritakoaren berdina da. Kalte-ordaina Deskontu-kode edo Renfe puntu gisa ematen bada, bezeroak kalte-ordaina jasoko du, eta, aldi berean, Aplazame-ri bere kuotak ordaintzen jarraitu beharko du.
Aplazame-ren erosketa-prozesuari (edo kuotak, datak, hurrengo epeetarako txartel-aldaketa eta abar) buruzko zalantzarik baduzu, Aplazame-ren bezeroaren arretarako taldearekin harremanetan jar zaitezke hola@aplazame.com helbide elektronikoaren bidez, astelehenetik igandera, 09:00etatik 19:00etara.